2021/09/10

Entzun audio formatuan

Diseinuaren munduan egon den edozein pertsona konturatuko zen zein azkar aldatzen edo eboluzionatzen duen honek. Ekipamendutik abiatuta, tresneriatik eta teknologiatik igarota. Bilakaera horren ondorioz, horretan dihardugunok etengabe ikasten ari gara.

Gaur egun diseinuaren mundua duela 20 urtekoa baino askoz konplexuagoa da (Bai, zaharra egiten ari naizela!). Internet iritsi zen arte, eboluzioa askoz motelagoa izan zen, eta horren ondorioz, pixkanaka ikasten joaten ginen, baina Interneten etorrerarekin dena aldatu da, eta horretatik honetaz bizi garenok pilak jarri behar ditugu berrikuntza, joera, teknologia eta abar guztiak ikasteko.

Adibidez, programek, nire ikasle garaian, harrizko aroan, gaur egun desagertuta dagoen Aldus Freehandekin diseinatzen genuen, eta Quark Xpress-ekin maketatzen genuen; oraindik ere existitzen dela uste dut, baina Adobe InDesign-ek tokia kendu zion aspaldi. Garai berrietara egokitzeko, programa berri hauetan trebatu behar izan nuen. Gaur egun oraindik Google-en bilatzen jarraitzen dut nola egin ez dakidan zerbait.

Eta teknologiari buruz zer esanik ez, Apple-ek (nire kasuan) ateratzen dituen ekipo berriek nola funtzionatzen duten ikasten joan gara.

Interneten etorrerara eta gure lanbideari ekarri dionera itzuliz, ezinbestekoa iruditzen zait blogak, diseinatzaileen orriak, joera berriak eta abar ikustea.

Nire kasuan, munduan zer diseinu egiten ari den begiratu ohi dut, Norvegiatik Japoniara bidaiatu (sarearen bidez) eta AEBn edo Australian gelditu. Ez dago “bidaiatzea” bezalakorik beste herrialde batzuetan zer egiten den ikusi eta ikasten jarraitzeko. Adibidez, Bartzelonara joaten naizen bakoitzean, inbidia ematen dit hiri horretan, karteletan, dendetan, jendearengan, denetan arnasten den diseinuak!

Ikasten eta eboluzionatzen joateko beste modu bat azokak, kongresuak edo jaialdiak dira, non hemengoak edo hangoak zer egiten ari diren ikusten duzun.

Bukatzen joateko, diseinu-eskoletatik atera berri diren gazteei aholku bat ematen ausartuko naiz (baten batek irakurtzen badit, noski!):

Ez izan azkarrenak. Diseinu tresnak tresnak erabiltzen ikasi duzue. Orain hasiko zarete diseinatzen eta mundu hau ezagutzen. Animo!

Beraz, aprobetxatu dezagun klik batean eskura dugun guztia eta proiektatu ditzagun gure behar profesionalak etengabeko prestakuntzarantz.