2015/10/23

Ezagutzak partekatu

Gaur egun erakunde askok badakite ingurune baten parte direla eta, horren ondorioz, honi egokitu eta moldatu ahal izateko etengabe martxan egon behar dutela. Azken finean, irekiak, partehartzaileak, moldagarriak eta ingurunearekin erantzunkide diren enpresak izatea lortu behar dute. Urte askoz modan egon diren publizitate kanpaina zein edozein promozio ekintza eredugarriak atzean geratzen ari direla konturatu dira, gizartera edozein mezu bidali baino lehen, barrutik gauzak konpontzeko ausardia izaten hasi direlarik.

Etxea txukuntzen hasteko momentuan, gauzak nola dauden aztertzeko indarrak eta gogoak izan behar dituzte, zaila izaten da akatsekin aurrez aurre jarri eta hauek begiratzea. Indarguneak aldiz beti dira maitatuak eta hauek emandako indarra baliagarria izan behar zaigu jarrera positiboa izateko aldaketaren aurrean. Prozesu guzti honetan erakundeko langileek ezinbesteko papera izango dute, beraiek izango baitira aldaketaren gidari. Behin gauzak nola dauden jakinda, gauzak aldatzeko estrategiak definitu eta enpresa martxan jarri beharko da eta. Langileak ahalduntzeko, egoki komunikatzen ikasteko, eduki berriak sortu eta hauek partekatzen jakiteko, formazioak jasotzea ezinbestekoa litzateke.

Gauzak honela, argi dago ideia berritzaileak eta baliagarriak azalduko dizkieten profesionalak behar direla.

TaPuntun edukiak partekatu, norbanakoak ahaldundu eta bezeroei erabilgarriak izango zaizkien ezagutza edota tresnak helaraztearen aldekoak gara. Eginkizun honetan pertsona da oinarri, noski.

Besteak beste, ofimatikarekin, diseinu grafikoarekin eta web-orrien diseinuarekin zerikusia duten pertsonak behar ditugu ezagutzak partekatzeko garaian gure bidelagun izan daitezen.

Beraz, gure ikuspuntuarekin bat bazatoz, zure inguruko erakundeak errealitatera egokitzen laguntzeko prest bazaude eta gure alorreko formazioak modu praktiko eta profesional batean eskaintzeko gai zarela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan info@tapuntu.eus helbidera idatziz edo deitu 691 166 409 telefonora.

Eskaintzen ditugun formazioak hemen dituzu ikusgai: FORMAZIOA