2015/09/30

Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 19:00etan, ETB1ek bere entretenimendu saioa eskaintzen du Kike Amonarrizen gidaritzapean. Umore ona eta euskaraz egiten den saioa dela kontutan edukiz, TaPuntuko kideak ezin genuen kale egin. Hori dela eta, parte hartzeko gonbidapena iritsi zitzaigunean, ez genuen gehiegi pentsatu eta abenturan murgiltzea erabaki genuen.

Zein motatako parte hartzea dugun jakin ahal izateko eta saioaz gozatzeko, ez izan dudarik eta egunero telebista aurrean eseri, mereziko duela ziurtatzen dizuegu.

Informazio gehiago: Burubero lehiaketaren web-orrian