2015/09/23

Bada denbora dezente PuntuEUS Fundazioaren lana gertutik jarraitzen dugula. Gure ustez, erakunde honek esfortzu garrantzitsu bat egiten du euskara sustatu, euskal kultura zabaldu eta sarean guzti honengatik interesa duten pertsonak batzeko. Hori dela eta, erakundeak .eus domeinuaren banatzaile ofizialak lortzeko asmoz deialdia egin zuenean berehala ekin genion informazioa lortzeari. Fundazioak antolaturiko jardunaldi batetara gerturatu eta beraiekin harreman zuzena izanik konturatu ginen deialdiaren helburu nagusia PuntuEUS domeinua zabaltzen jarraitzea zela. .eus domeinu soil bat baino gehiago zela argi utzi ziguten, gainera banatzaile ofizialak zaintzen zirela konturatu ginen, lehen mailako informazioa hauen eskura jarriz eta behin behineko eskaintza bereziak eginez. Azken finean, domeinuan interesa zuen edozein pertsona edo erakunde zaintzen zela konturatu ginen. Akordioa aztertzeko denbora hartu ondoren, PuntuEUS banatzaile ofizialak bilakatzeko erabakia hartu genuen.

Beraz, badakizu, PuntuEUS domeinua lortzeko interesa izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez TaPunturekin harremanetan, gure esku dagoen guztia egingo dugu eta zuei laguntzeko.

Informazio gehiago: PuntuEUS Fundazioa