2016/07/01

Microsoft Excel aplikazioak bi erabilpen mota izan ditzake, alde batetik, kalkulu orri bezala erabil daiteke eta, bestalde, datu base gisa. Enpresa askotan erabiltzen den programa honek funtzionaltasun aurreratu ugari ditu, nahiz eta ezjakintasuna dela eta, egunerokoan askok behin eta berriz  berdina egiten duten.

Sarrera honetan Microsoft Exceli buruz hitz egingo dugun arren, OpenOffice Calc ere osa erabilia da, eta geroz eta gehiago Udaletxe nahiz entitate publikoetan. Gaur aipatuko ditugun kontzeptuetan oso antzekoak direnez, sarrera erabilgarria izango da OpenOfficen erabiltzaileentzat ere.

Excel ikasteko orduan, tresna ezagutzea da gakoa. Aplikazio honetan burutu beharreko lana ahalik eta azkarren egitea da helburu nagusia. Honetarako, oinarrizko ezagutzak jakiteaz gain, gaur aipatuko ditugun kontzeptuak ezagutzeak eta erabiltzeak denbora galtzea aurreztuko digu.

 

[one_half]

tauladinamikoak[/one_half][one_half_last]

Taula dinamikoak

Askotan gure datuak kanpoko programa batetik datoz. Beste askotan, gure Excel orria gutxinaka erregistroz erregistro betetzen dugu. Edozein modutara, gehienetan erregistro dezente ditugunean asko kostatzen da datu horietatik nahi duguna lortzea. Excelek taula dinamikoak sortzeko aukera bikaina du. Jatorrizko datuak aukeratu eta gero, taula dinamikoa sortu ahal izango dugu datu horiek modu egokiagoan ikusteko helburuz.

Iragazkiak, subtotalak, funtzioak, ordena… taula honetan Exceleko kontzeptu asko nahasten dira modu oso dinamikoan. Jatorrizko datuak aldatzen badira, modu oso errazean taula dinamikoa eguneratu ahal izango dugu datuen konsistentziarako.[/one_half_last]
[one_half]

Subtotalak

Total orokorrak ateratzea oso erraza da Excelen, autosuma edo suma funtzioa erabiltzea oinarrizkoa dela jakinda. Baina gerta daiteke gehiketa atalka antolatu nahi izatea, argazkiko adibidean adibidez hilabetekako salmenta altuena. Excelen badago aukera erraz eta azkar bat gai baten antolaketa oinarri bezala hartuta balioekin funtzio bat osatzeko, honen izena: Subtotalak.

Gaika gehitu, batazbestekoa atera edo kontatzeaz gain, balioen daturik altuena nahiz baxuena atera ahal izango dugu. [/one_half][one_half_last]

subtotales[/one_half_last]
[one_half]

consolidad[/one_half]
[one_half_last]

Kontsolidatu

Hainbat datu taula elkartzeko aukera ematen digu kontsolidatu tresnak. Berdin du datu hauek orri edo liburu ezberdinetan ditugun, hauek aukeratu eta funtzio batez elkartzean datza. Excelek, kontsolidatu aurretik, datuak berdinak diren ala ez begiratuko du eta, hala bada, guk aukeratuko dugun funtzioa ezarriko die datuei.

Argazkiko adibidean ikus daitekeen bezala, hainbat hilabetetako datuak elkartzeko oso erabilgarria izan daiteke. [/one_half_last]

Gehiago jakin nahi? Izena eman gure ikastaro irekian!