2016/06/24

365+1 batutapuntu

3 gazte ekintzailek 6 akats baino gehiago burutu ondoren, 5 negozio lerroz osaturiko TaPuntu izeneko Kooperatiba martxan jarri zuten orain dela 365+1 egun.

Atzera begiratu eta urtebete jada!

Horiexek gara gu eta, pentsa dezakezuen bezala, gaur pozez zoratzen gabiltza!

Bizitza honetan gauza txarrak gertatzen diren bezalaxe, onak ospatu behar direla argi dugu TaPuntun. Hori dela eta, gaur bertan Beterrin kokatua dugun egoitzan 15:30ean gertukoekin eta arlo profesionaleko gure TaPuntuko saretxoarekin hitzordua dugu, berri on hau ospatzeko! #BATuTaPuntu deituriko ekitaldia hain zuzen ere, gure sare sozialetan ere jarraitzeko aukera izango duzuena!

Gu behintzat gogo biziz gatoz gaurko, zu ere animatzen al zara gugana gerturatu eta elkarrekin ospatzeko?

Ongi etorri lagun! #TaPuntu

Lehen urte hau ospatzeko, behean ikus dezakezuen aurkezpen bideoa estreinatzen dugu. Mila esker lantaldearen ilusio hau posible egin duzuen guzti guztioi!

https://vimeo.com/171888265