2016/07/22

Domeinu eta hosting kontzeptuak batzuentzat oso ezagunak diren bitartean, beste batzuentzat ezezagunak izango dira guztiz. Bai batak zein besteak, web-orriarekin erlazio zuzena gordetzen dutela aurreratzen dizuegu.

Alde batetik, domeinua edo nabigatzailean web-orria bistaratzeko idatzi beharko dugun izena genuke. Bestetik, hosting-a edo webgunearen eduki edo dokumentu guztiak (argazkiak, bideoak, orrialdeak…) gordetzeko beharko dugun biltegia.

Izenari dagokionez, behin bat aukeratuta, sare sozialetako profiletan berdina ipintzea izango litzateke gomendagarriena.

Badira domeinu bat baino gehiago eskuratzearen apostua egiten dutenak, baina askotan publiko anitza dutenak edo enpresa handiak izaten dira hauek. Dena den, ohikoena lehentasuna domeinu bakar bati ematea izaten da, posta elektronikoak bertatik mantendu eta publikoki erabiliz.

Beraz, zein garrantzitsua den domeinua edo domeinuak ondo aukeratzea!

Hainbat domeinu mota

Izena aukeratzen dugunean, domeinuaren luzapena kontutan izan beharko dugu beti. Domeinuarekin erabiltzaileari uste duguna baina gehiago adierazten diogu.

Hainbat domeinu dauden arren, erabilienen azalpen laburra eskaintzen dizugu jarraian:

.com

Domeinu komertziala eta ohikoena da. Zure web-orriari erabilpen komertziala ematen diozuenean erabiliena da.

Egia da ere, merkeenetarikoa dela.

.net

Network hitzetik datorren domeinua da. Interneten zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek erabiltzen ohi dutena.

.org

Irabazi asmorik gabeko elkarteek erabiltzen duten domeinua da.

.info

Informazioa eskaintzen duten web-orrientzat egindako domeinua.

Askotan berriak eskaintzen dituzten hedabideek erabiltzen dute.

.eus da gure domeinua

Euskara eta euskal kulturaren komunitatearen domeinua da, 2012. urtean sortutako PuntuEus Fundazioak kudeatzen duelarik. Nahiz eta Fundazioak kudeaketaren eta domeinuaren difusioaren ardura izan, domeinua eskuratu ahal izateko, banatzaile ofizialen laguntza izango duzue (adibidez TaPunturen laguntza) edo domeinuak.eus webgunean erregistratzeko pausuak helaraziko dizkizute. Erakundeek, elkarteek, enpresek eta norbanakoek erregistratu dezakete .EUS domeinua eta, nola ez, era horretan euskal komunitatearen parte direla adierazi.

Euskal komunitatearentzat gailurra beti dago gorago!

Gure aldetik apostua garbia da! .EUS domeinuagatik egiten dugu apostu!
Zuk ere zure .EUS domeinua lortu nahi baduzu eta prozesuan gure laguntza ondo etorriko litzaizukeela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan.
Informazio gehiagorako info@tapuntu.eus helbidera idatz dezakezu!