Ekain Arostegi Melero

2021/05/28

Ziur nago co-branding estrategiaren bat noizbait ikusi duzula. Baina seguraski ez zara hortaz konturatu. Horrela bada, guzti hau txinatarrez arituko banintz bezala ikusiko duzu. Zer den azaltzen saiatuko naiz.

Zer da co-branding-a?

Marketin teknika bat da, non bi marka edo gehiago aldi baterako elkartzen diren zerbitzu edo produktu bakarra eskainiz. Azken kontsumitzailearentzako sorpresa faktorearekin jolasten dute hemen. Jakina, lotura horren emaitzak akordioan esku hartzen duten alde guztientzat onuragarria izan behar du.

Co-branding edo Brand partnerships estrategian parte hartzen duten enpresek elementu komun bat izan behar dute. Adibidez, interesa, gustuak edo bezeroa. Marka bakoitza % 100ean inplikatzen da lankidetzan, lortutako emaitzak guztientzat onak izan daitezen.

Co-branding estrategia erabiltzearen abantaila batzuk

Marketin-estrategiak marken onurarako emaitzak lortzeko erabiltzen dira. Eta jakina, co-branding teknika ez zen gutxiago izango.

  • Irismen handiagoa. Marka merkatu berri batean sar dezakegu, enpresa berriarekin egindako aliantzari esker.
  • Bezero berriak erakartzea. Marka bat bestearekin elkartzean, ikusgarritasuna handiagoa da. Beste markaren xede-publikoari ateak irekiko dizkiogu.
  • Ezagutza berriak. Aliantza honen bidez, kontsumitzaileari eta merkatuari buruzko informazio gehiago lortuko dugu.
  • Markaren balioa sustatzea. Erabiltzaileak marka aliatuarekin duen esperientziari esker, bezeroaren konfiantza handiagoa lortzen dugu.
  • Estrategia errentagarria. Emaitza onak dituzten bi markak bat egiten badute produktu edo zerbitzu berri bat sortzeko, kostuak murrizten dira eta arriskua txikiagoa da.

Co-branding adibide batzuk

Orain co-branding-a zer den ikasi duzula, zein etortzen zaizu burura?