2021/05/21

Entzun audio formatuan

Duela hilabete batzuk, WordPress-eko bidalketak, orriak eta media artxiboak nola esportatu ditzakegun ikusi genuen. Hau da, WordPress-en gehitzen dugun edukia nola esportatu ikusi genuen.

Gaurkoan, WordPress-eko fitxategiak nola esportatu ikusiko dugu. Eta baten batek esango du, “zer nolako babukeria, FTP bidez, motel!”. Bai, FTP bidez nahi ditugun fitxategiak eskuratu ditzakegu zerbitzaritik. Baina, FTP konexioa izango ez bagenu? Edo, ezagutza teknikorik ez badut? Ba gaurkoan, fitxategi hauek edonork eskuratzeko modua ikusiko dugu plugin baten bidez.

Esportatu Itxurak eta Pluginak, plugin bidez

Download Plugins and Themes from Dashboard, edo itzulpena eginda, Deskargatu Plugin eta Itxurak Paneletik, da plugin honen izena. Argi dago beraz pluginak zertan lagunduko gaituen.

Gaurkoan lagungarri dugun Download Plugins and Themes from Dashboard plugina

Ba erabilera erraza da. Behin plugina instalatu eta aktibatuta dugula, gure Itxurak kudeatzeko orrira joaten bagara, bertan botoi berri bat ikusiko dugu, itxura deskargatzeko balioko duena:

Itxura ZIP formatuan lortuko dugu

Eta Pluginen orrira bagoaz, berdina:

Pluginak ZIP formatuan lortuko ditugu

Erraza, ezta? 😉

Argazkia: WebFactory Ltd