tapuntu
  • eus
  • cas
  • Kooperatiba
  • Zuretzat
    • Komunikazioa
    • Web garapena
    • Diseinu grafikoa
    • Ikus-entzunezkoak
  • Formazioa
  • Martxan
  • Big Bang gunea
  • Laguntzarik behar?


08:00-16:00 (Ostirala: 08:00-15:00)

 
943 046 771 / 843 740 287


info@tapuntu.eus


Zubiaurrenea, 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa)

  • eus
  • cas
TaPuntu

Zure proiektua digitalizatzeko laguntza eskaintzen dizu Kit Digitalak

Ainhoa Iribar Lizeaga

2024/02/02

Martxan honen gaiak:

Komunikazioa Web garapena

Entzun audio formatuan

Azken hilabeteetan gure bezeroek egin diguten galdera batekin nator gaurkoan. Zehazki Kit Digitaleko programaren inguruan galdezka gerturatu izan dira guregana.

Labur esanda, espainiar estatuak enpresa txiki, ertain zein autonomoei beraien enpresaren digitalizazioa hobetzeko eskaintzen dien laguntza da Kit Digitala.

Laguntza horren bidez, hainbat irtenbide edo soluzio gara ditzake baldintzak betetzen dituen interesdunak. Horien artean, web diseinu eta garapena, online denda, sare sozialen kudeaketa, faktura elektronikoa…

Irtenbide digital horiek garatzeko, gaian adituak diren enpresa batzuk kontrata daitezke, enpresa horien zerbitzuak gobernuak indarrean dituen bonoen bidez finantzatu daitezkeelarik (BEZa ez dago dirulaguntzaren barne eta bezeroak ordaindu beharko luke). Enpresa horiek derrigorrez baldintza batzuk bete behar dituzte eta “Agente Digitalizador” gisa erregistratuta egon behar dute. TaPuntu da horietako bat adibidez.

Laguntzaren kopuruari dagokionez, bono horien zenbatekoa eta aplikagarritasuna eskatzailearen ezaugarrien araberakoa izango da. Esteka honetan segmentu ezberdinen inguruko ezaugarriak eta bonoen kopuruak ageri dira.

Zer egin behar da Kit Digitala lortzeko?

  1. Enpresaren ezaugarrien arabera, zein segmentutan kokatzen garen argitzea.
  2. Behin gure segmentua zein den ezagututa, irtenbide digital bakoitza garatzeko gehienez lor genezakeen diru kopurua zein den begiratzea.
  3. Interesa edukiz gero, bonoaren eskaera egin beharko genuke. Bonoaren eskaera egiteko gure enpresaren digitalizazio maila neurtzeko galdetegi bat bete beharko dugu.
  4. Behin bonoa eskatuta, gobernuaren erantzunaren zain geldituko ginateke (baliteke azkar erantzutea edo hilabete batzuk itxaron behar izatea).
  5. Erantzuna jasotzean eta bonoa onartu digutela jakinda, lanak garatuko dituen “Agente digitalizador”-arekin harremanetan jarri beharko ginateke, lanak aurrera eraman ahal izateko ohiko kontratazio batean egingo genukeen moduan.
  6. Behin lanak abiatuta, eta gauzak egoki egin direla baieztatzeko, bi zuriketa egin beharko dira, baina horren kudeaketa lan handiena “Agente Digitalizador”-aren esku geldituko da. Hori bai, interesdunak ere errebisatu eta berretsi beharko du egindako lana.

Programaren inguruko informazio guztia webgune honetan topa dezakezu.

Dena den, zalantza edo galderaren bat izanez gero, jarri gure lantaldearekin harremanetan, “Agente Digitalizador” izanda, behar duzun hori argitzeko eta garatzeko prest egongo gara eta.

Agian hauek ere gustatuko zaizkizu:
  • Segi zure argiaren dantza, Lore!
  • Zure esentzia, gure fragantzia.
  • Hizkuntzak ez dira banderak
    Hizkuntzak ≠ Banderak
  • Ez da inor azaldu

Hitz egin dezagun


08:00-16:00


info@tapuntu.eus

 
(+34) 943 046 771
(+34) 843 740 287


Zubiaurrenea 6
20.170 Usurbil (Gipuzkoa).



 

Gure unibertsoan

Lege-testuak
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities...
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT

Jakinarazpenak