Web 2.0 ikastaroa

Zure denbora eraginkortasunez kudeatzeko web 2.0 tresna erabilgarrienak

2018/07/27

Sarean eskuragarri ditugun doako web 2.0 tresnek gure denbora modu optimoagoan erabiltzen laguntzen digute. 2000. urtetik aurrera, gutxi gora-behera, sarean tresna ezberdinak sortu ziren jendearen egunerokotasuna errazteko helburuz. 18 urte pasa dira jada, eta garai hartan sortutako tresna aunitz existitzen ez diren bezala, beste askok forma hartu eta gaur egungo beharretara egokitzen joan dira. Dena dela, web 2.0 tresna erabilgarrienak aipatuko ditugu jarraian:

GOOGLE CALENDAR

Egutegiaren edo hainbat egutegien antolaketarako tresna da. Uler daitekeen moduan Google-en tresna da, eta beraz, gmail kontu bat izatearekin nahikoa da. Ahaztu zure eskuko agendaz! Tresna honekin digitalki izango duzu dena, bai ordenagailuan baita mugikorrean ere!

DROPBOX

Fitxategiak lainoan gorde eta partekatzeko tresna bikaina. Disko gogor bat izango duzu sarean, eta munduko edozein lekutik sartu ahal izango zara bertara. Fitxategiak partekatzeko orduan aukera asko izango dituzu. Ahaztu erantsiz jositako posta elektronikoetaz eta erabili lainoa!

GOOGLE DRIVE

Dokumentuak modu kolaboratiboan sortu eta lantzeko Google-en tresna. Dropboxen antzekoa da baina abantaila batzuekin. Testu prozesatzaile, kalkulu orri edo aurkezpen tresna izan daiteke, hori bai, online sortu edo editatzeko aukerarekin.

SURVEY MONKEY

Online galdetegiak sortzeko tresna dugu hau. Zure publikoaren iritzia jaso nahi baduzu, tresna honekin inkesta digitalak sortu ahal izago dituzu, modu errazean eta doan. Ahaztu paperezko inkestak eta pasa digitalera! Emaitzen kudeaketa ere askoz errazagoa da!

Tresna hauek ikasi nahi?

Horrela bada, ondo etorriko zaizu gai honen inguruan, Irailaren 11erako TaPuntun antolatu dugun ikastaroa. Goizez eta arratsaldez eskainiko dugu, 9:30etatik 13:30etara edo 16:00etatik 20:00etara, euskaraz nahiz gazteleraz.

Izen ematea, ikastaroan fitxa betez burutu dezakezue!

Partekatu: