fbpx
Arkaitz Sukuntza Alkorta

2020/05/15

TikTok

TikTok aplikazioaren jatorrizko izena Douyin da, eta txinatarrez musika astindu esan nahi du. Beraz, informazio horrekin erraz definitu genezake sare soziala hau: klip musikal laburrak partekatzeko sarea da, musika astintzeko sarea.

60 segundurarteko klipak sortu eta editatu ahal izango dituzu. Musika originala sortu edo besteren baten musika zatiren bat hartu. Hori gutxi balitz, testua, filtroak eta efektuak ere sar ditzakezu klipean. Beraz, sormena sustatzen duen aplikazioa dela esan dezakegu.

Nor dago honen atzean?

Douyin aplikazioa 2016an argitaratu zuen Bytedance txinatar enpresak. 2017an mundu mailara salto egin zuenean, lehendik existitzen zen Musical.ly aplikazioa erosi, Douyin aplikazioarekin fusionatu, eta izena aldatu zioten, aurrerantzean TikTok sare sozial bezala ezagun izanik.

Arraroa da Facebookek oraindik erosi ez izana. Nork daki, agian negoziazioetan ari dira. Azken finean, Instagramekin antzeko zerbait gertatu zen, iraultza nabarmena izan ostean, Facebookek erosi baitzuen.

Geratzeko datorrela dirudi. Zergatik?

  1. Bideoak editatzeko editore erraza eta oso sortzailea duelako.
  2. Algoritmoaren bitartez erabiltzailea aplikazioaren mende egoteko gaitasuna duelako.
  3. Birala izateko jaioa zelako.
  4. Beste sare sozialekin oso ondo integratzen delako.

TikTok negozio bezala?

  • Gaztetxoenen artean arrakasta handia duen arren, geroz eta publiko zabalagoa dago bertan.
  • 1.500 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu eta gainera gehienek askotan erabiltzen dute aplikazioa.
  • Zure produktuak edo zerbitzuak umore ikutuarekin aurkeztu ditzakezu, modu honetan gertutasuna eskainiz.
  • Traolak erabili daitezke, eta zure marka edo produktua errazago hedatu!
  • TikTok Ads existitzen da, marka bezala bertan iragarkiak sortzeko.

Hemen LUSH markaren adibide bat:

@lush

this is how @lushmakeupteam are levelling up into the weekend 🛁 ##levelup ##levelupchallenge ##lushbathbomb ##bathbomb ##fyp ##foryoupage ##lushcommunity

♬ Level Up – Ciara

Nola hasi TikTok-en?

Hau irakurri eta gero animatu al zara? Horrela bada sare sozial honetan hasteko gomendioa hemen duzu:

  1. Aplikazioan sartu, izena eman, eta besteen bideoak ikusten hasi.
  2. Besteen musika eredua hartuz saiatu zure klip musikala sortzen.

Nork daki, agian TaPuntun ere animatuko gara. Eta zu?