Avatar

2021/12/24

Badirudi bizitza beste behin estutzen ari gatzaigula, eta Rock & Roll-a dantzatzera behartzen ari zaigula. Ez dira garai errazak, garbi dugu hori.

Pandemiaren gai honek luze darama gurean, gaisotasuna bera, eta orain QR eta txertaketaren gai zorrotza ere mahai gainean ditugu, ahizpa ahizparekin haserretzeraino. A ze tristura ezta?

Garai ilunak ari gara bizitzen, hala da, eta garai ilunari aurpegi ona jartzea nahiko zaila izan ohi da, ahalegina egin nahi izanda ere. Horregatik, proposamen txiki batekin gatoz TaPuntutik.

Gutako bakoitza koloretazko argi dizdiratsuak gara, enbor bakarretik exponentzialki irekitzen diren adarrak janzten dituzten argitxoak. Eta norbanakoak berezkoak dituen koloreak zainduaz eta hauek kanpora dizdiratsu erakustsiaz… egin dezakegu aurrera!

2021a itxi eta 2022ari begira jartzeko unea da orain. Beraz, segi zure dantza, zure argiaren dantza!

Eskerrik asko modu batean edo bestean bidelagun izateagatik.

Zorionak eta urte berri on!