TaPuntu 2017

Puntu eta koma, eta aurrera

2017/12/29

Esaldi luzeetan arnasa hartu eta aurrera jarraitzeko erabiltzen dugu puntu eta koma. Programazioan, aldiz, agindu bakoitzaren amaiera adierazteko erabiltzen da.

Lehen adierari helduko diogu gaur eta, urtearen amaieran puntu eta koma jarri aurretik, 2017-an aurrera egiteko ezinbesteko izan zareten horiei azpimarra jarri.

Eskerrik asko:

> Zuri, duzun kargu publikoko mozorroa alboratu eta [highlight2] bilera filosofeatze batean bilakatzen jakin [/highlight2] duzun horri.
> Begiak itxi eta zure  [highlight2] ibilbide profesionala[/highlight2]  gurekin partekatzea erabaki duzun horri.
> Bilboko ekitaldi hartan ezagutu genuen lantaldeari, [highlight2] pertsona erdigunean duen proiektua  [/highlight2] izanik gure unibertsoan topo eginagatik.
> Zuri, hiru hilabete luzeko lanketan gertu egon eta [highlight2] taldearen sua piztuta mantentzen[/highlight2]  laguntzeagatik .
> Hain garrantzitsua den arlo ekonomikoan ditudan zalantzak argitu eta  [highlight2] lasaitasuna eman didazun [/highlight2]  horri .
> Adinez gazte, pentsamenduz adimentsu. Oparitu dizkidazun  [highlight2] elkarrizketa formal eta informal [/highlight2]  guztiengatik.
> Gure bizitza eta lana bateragarriak izateko  [highlight2] ordutegi aldaketa [/highlight2] lortu duzun horri.
> Gure mahaiean eserita egon ez arren, [highlight2] TaPunturen txokoan aulki bat merezi [/highlight2]  duzun horri, pertsonalki eta profesionalki hainbeste emateagatik.
> Zuei,  zuen [highlight2]hanketako bat TaPuntun [/highlight2] erabiltzea erabakitzeagatik .
> Erorketa bakoitzean  [highlight2] eskua hartu eta altxatzen [/highlight2] lagundu didazunari .
> Eguneko orduak motz geratu direnean lan txikiak kendu eta  [highlight2] zerrenda arindu didazun [/highlight2] horri .
> Bezero izatetik harago,  gu eta gure proiektua  [highlight2] hainbeste errespetatu duzun [/highlight2]  horri.
> Zure lan zikloaren amaieran eskuzabal izan eta  [highlight2] proiektu eta kontaktuak ahalbidetu [/highlight2] dizkiguzun horri .
> Baita aipatu ez zaituztegun guzti horiei ere, egunero [highlight2] oparitzen dizkiguzuen gauza txikiengatik [/highlight2] , egunerokotasunari zentzua ematen dioten horiengatik.
> Eta, bereziki zuri,  [highlight2] duela hiru urte eskutik heldu [/highlight2]  eta abentura ero honetan murgildu ninduzun horri.

Honen ondoren bai, puntu eta koma idatzi eta aurrera jarraituko dugu 2018an, erronka berriak ezarriz, guretzat eta gure inguruarentzat etorkizun hobeak imajinatuz eta elkarlanak josiz.

; eta aurrera!

Partekatu: