Urola kosta Industria proiektuaren web-orria

Urola Kosta Udal Elkarteak azken aldian garaturiko industria proiektu batek, zonaldeko enpresen artean lankidetza landu eta jorratzea bilatzea zuen helburu, bereziki enpresen salmenta arloa indartu eta amankomunean aurrera atera zitezkeen proiektuak bideratzeko asmoz.

Helburu horrekin, Urola Kosta Industria proiektua abian jarri eta eskualdeko lau sektore nagusiak biltzen dituen enpresa ehun industriala martxan jarri dute.

Ohikoa izaten den bezala, mota honetako egitasmoek web-orri bat behar izaten dute eta Udal Elkartea izanik, deialdi publikoa burutu zuten proiektuaren esparru digitala lortzeko. TaPuntuko kideak bildu eta deialdiaren oinarriak aztetu ondoren, proiektu txostena prestatu eta aurkeztearekin batera, aurrera egitea erabaki genuen. Egitasmoa aurkeztu eta egun batzuen buruan, proiektu arduradunak jakinarazi ziguten guregatik egiten zutela apustu eta pentsa dezakezuen moduan, berriak asko poztu gintuen, ilusi handiz jaso baikenuen.

.EUS domeinua erostea izan zen lehen pausua, www.urolakostaindustria.eus domeinua lortuz. Izena finkatu ondoren, lau hizkuntzatan garatu beharreko web-orria diseinatzeari ekin genion. Egitura finkatu eta atal nagusiak zehaztu ondoren, edukia barneratu eta ondoren diseinua garatzeaz arduratu ginen. Erabiltzailearentzat erabilerraza, intuitiboa eta erakargarria izatea bilatu genuen momentu oro.

Behin eduki eta diseinu alorrak landu ondoren, web-orria bilatzaileetan ondo kokaturik egoteko SEO posizionamendua landu genuen. Hitz klabeak identifikatu, publikoa aztertu eta zonalde geografikoa konfiguratu genuen.

Bestetik, web-orriaren erabilera neurtzeko estatistika sistema finkatu genuen, google Analytics baliabideari esker.

Bukatzeko, gure proiektu guztietan egiten dugun moduan, proiektu arduradunak etorkizunean esparrua kudeatu eta horretarako, autonomia maila bat izatea lortu nahi genuen. Hori dela eta, bi aldeen artean koordinatu eta web-orriaren barne kudeaketa tresna azaldu genien antolaturiko formazio saio batzuetan. Edukiak sartu, aldatu eta ezabatzeko zein pausu jarraitu behar zituzten erakusteaz gain,  Google Analytics baliabidearen erabilera azaldu genien ere.

Hementxe duzue web-orriaren lotura: Urola kosta industria web-orria

Urola1

urola2

urola3

urola4

Zer landu dugu?
Norentzako

Urola Kosta Udal Elkartea