Trinko Lasarte Oria Triatloi taldearen irudi eta sare sozialak
Martxan atalean aurreratu genizuen bezala, Lasarte Oria herrian sortu berri den Trinko Lasarte Oria Triatloi taldeak bere lehen pausuak ematen hasi da, indartsu eta gogoz.
Bere hastapen fase honetan beraien izaera erakutsiko zuen logotipoa baten beharra zuen taldeak. Hurrengo pausua aldiz, sare sozial ezberdinez baliatuz, herriko nahiz inguruko pertsonei beraien berri eman eta taldearen inguruko azken berriak argitaratzea zen.
Zalantzarik gabe, TaPuntuko kideak batu eta triatloi talde honen nortasuna islatzeko lanari ekin genion. Taldearen ezaugarri eta helburuak kontutan hartuz eta batez ere, triatloi taldeko partaideak entzun ondoren, Trinko Lasarte Oria Triatloiaren logotipoa sortu genuen.
Diseinaturiko irudi grafiko hori oinarritzat hartuz, sare sozial ezberdinetan murgiltzeko aholkularitza eskaini genien. Horren ondoren, beraien facebook orrialdea eta twitter kontua sortu eta kudeatzeko gakoak eskaini genizkien arduradunei.
Hementxe prozesuan sorturiko logotipo guztiak eta amaierako emaitza:
Zer landu dugu?
Norentzako
Trinko Lasarte Oria Triatloi