LOT taldea

LOT triatloi taldearen logotipoa

2015/11/06

Gaurko proiektua aurkeztu ahal izateko, proiektuaren protagonista den kirol taldearen historia laburra gainetik aipatzea komenigarria ikusi dugu. Duela hamar urte inguru, Buruntzaldea eskualdeko kirolari batzuk batu eta triatloi talde bat sortu zuten. Talde horrek ez zuen asko iraun baina egindako ibilbidean Lasarte-Oriako 4-5 triatletak egin zuten bat talde horrekin. Taldea desagertu eta herriko triatletek txirrindulari talde batekin bat egin zuten bere jardunean jarraitu ahal izateko. Beraz,Lasarte-Orian bazegoen triatloi talde bat baina txirrindulari talde baten adar bat zelarik.

Azken urteetan ordea, herrian triatleta kopurua handitzen joan denez, triatloi talde propio bat sortzeko beharra areagotzen joan da. Azkenean kirolariak batu eta talde bat sortzeko indarrak atera ondoren, Lasarte-Oria Triatloi taldea edo LOT hizkiez ezaguna den taldea, herrian sortu berri da eta oraingoz 11 pertsonak osatutako taldea eratu dute.

Ibilbide horretan, taldearen nortasuna isladatuko zuen irudia behar zutela konturatu ziren. Horretarako gure lantaldearekin bildu eta beraien istorio eta ezaugarriak azaldu ondoren, beraien laguntzaile bilakatzea erabaki genuen.

Hementxe duzue LOT triatloi taldearentzat prestaturiko logotipoa:
[one_third][/one_third][one_third]LOT logotipoa[/one_third][one_third_last][/one_third_last]

Zorte on hemendik aurrerako ibilbidean eta jarraitu indar berdinarekin!

LOT logotipoa prozesua

Partekatu: