ezkonberriak

I Do photography lab webgunearen diseinu moldaketa

I Do photography lab proiektua, argazkilaritza proiektu interesgarri eta profesionala dela esan dezakegu. Izan ere, ideiaren atzean dagoen sustatzaileak, hau da, Idoia Telleriak, detaile guztiak ondo baino hobeto pentsatu, eta burutzen duen lanean mimo handia jartzen duela ikusi baitugu gertutik.

Idoia eta gure lantaldearen arteko harremana aspaldikoa bazen ere, lehendik martxan zuen webgunea txukundu eta hobetzeko ilusioarekin gerturatu zen guregana orain dela hilabete batzuk.

Lehen analisi bilera bat garatu ostean, bere beharrak eta hobekuntza proposamenak oso garbi zituela ikusi genuenez, lehentasunak finkatu eta lan prozesu bat abian jartzea erabaki genuen.

Laburbilduz, hauexek izan dira, I Do photography lab proiektuaren webgunean egindako lanen ezaugarri nagusiak:

  • Hasierako orrian, eta bistada batez, eskaintzen dituen bi zerbitzu nagusiak banatzea zen helburua. Horretarako, ezkontza zerbitzuen argazki bat eta bestelako zerbitzuen bigarren argazki bat nabarmen desberdintzea erabaki genuen. Horri esker, orain erabiltzaileak webgunean sartu bezain pronto, bere interes edo beharren arabera bi sarbideetako bat erraz aukera dezake.
  • Ondorioz, bi atal nagusi horietako bakoitzaren orrialde propioa garatzea erabaki genuen. Gainera, ezkontzetako zerbitzuek pisu dezente dutenez, ezkontzen orrialdean bertan, harremanetarako galdetegi edo formularioa txertatzea egoki ikusi genuen.
  • Argia duen webgune bisuala lortzea zen helburua. Horretarako orrialde guztiak goitik behera berdiseinatzea erabaki genuen, sustatzailearen argazki profesionalek eta hauekin sortutako galeriek protagonismo guztia hartzeko helburuz.
  • Azkenik, hizkuntzei dagokionez, webgunea euskara, gaztelania eta ingelesezko bertsioetarako moldatu genuen. Horri esker, erabiltzaile ezberdinetara hobeto heltzeko parada ematen du webguneak.

Hementxe, moldatu berri dugun webgunearen hainbat argazki ikusgai:

ido1

ido2

ido3

 

Emaitza ikusita, pozik geratu gara egindako lanarekin. Eskerrik asko Idoia, hasieratik gure lantaldean jarritako konfidantza guztiagatik!

Partekatu: