Hernaniko Udala: Komunikazio tresnen integrazioa

Tamaina dezente handiko instituzio publiko eta pribatu askotan gertatu ohi den bezala, erakundearen izenean irekitzea erabakitzen diren komunikazio tresna guztiek irudi eta erabilera aldetik koherentzia bat mantentzea zaila izaten da askotan.

Horixe da, hain zuzen ere, Hernaniko Udalaleko komunikazio sailetik identifikatu zuten arazo garbia, denboran zehar udalaren izenean martxan ipinitako sare sozialek irudi eta erabilpen aldetik koherentzia falta erakusten zutela. Hori dela eta, Komunikazio sailetik TaPunturekin harremanetan jartzea erabaki zuten, sare sozialen estrategia bat diseinatzen eta aurrera eramaten lagun geniezaien.

Lehenik eta behin, estrategia orokor bat finkatu genuen. Bertan, sare sozialak erabiltzeko irizpide batzuk finkatu genituen, hauen arduradunek zalantzak argitu eta erabilpen gida garbi bat izan zezaten, laguntza gisa. Hala nola, argitaratzeko maiztasuna zehaztu genuen, hizkuntzen inguruan euskarari eman genion garrantzia gaztelera alde batera utzi gabe, edukiak partekatzeko komunikazio era finkatu genuen, irudiak zehazteko gomendioak…

Behin Udalarekin estrategia nagusia kontrastatu eta beharrezko aldaketak burutu ondoren, sail ezberdinetako sare sozialen arduradunekin bilera orokor bat burutu genuen, estrategia nagusia azaldu eta egoeraren berri emateko. Bertaratu ziren guztien zalantzak argitzeko aukera izan genuen ere.

Ondoren, estrategia nagusia oinarri hartuz, sail edo talde bakoitzeko sare sozialen arduradunekin bakarkako bilerak burutu genituen. Kasuan kasu, bakoitzaren beharrak entzun, zalantzak argitu eta estrategia nagusiari ondo egokitzeko aholkuak eskaini genizkien.

Bukatzeko, talde guztiekin bildu ondoren, Udaleko komunikazio arduradunekin prozesu guztia ebaluatu eta azken moldaketak aurrera eraman genituen.

Proiektu polita, partehartzailea eta praktikoa oso!

Bikain Hernaniko Udalak aurrera eramandako erabakia!

 

hernani3

hernani1

hernani2

Zer landu dugu?
Norentzako

Hernaniko Udala