EAZ Graduko ikasleei Marketinean gure esperientzia
Euskal Herriko Unibertsitatik ekimen batean parte hartzeko gonbita jaso genuen. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduko 3. mailako Marketin Aurreratua izena hartzen duen ikasgaian kokatzen da gaia. Ikasgai honetan lantzen duten eduki nagusia Komunikazio Plana da, erakunde baten Marketin estrategian. Zentzu horretan, Komunikazio Planaren baitan tresna desberdinak aztertzen dituzte (Publizitatea, Salmenta Sustapena, Harreman Publikoak, Merchandisinga eta Interneta).
Saio berezi bat programatzea pentsatu zuten eta Adimediako Esther Imaz eta gure lantaldeko Arkaitzen esperientziak partekatzea interesgarria zela ikusi zuten. Saioaren helburua Interneta edo e-marketinaren garapena praktikan nola jorratzen duten gure inguruneko enpresek ezagutzea, eta eremu horretan gure eskarmentua eta esperientziak jasotzea zen. Horrela, saioaren izenburua hauxe izan zen: Euskal enpresek Interneten duten presentzia kudeatzen: TaPuntu eta Adimediaren eskarmentua partekatzen.
Saioan bi ikasle talde parte hartu zuten, 3. mailako Marketin Aurreratua eta Marketing Avanzado taldeetako ikasleak. Bertan hizlari bakoitzak 20 minutu izan zituen beren esperientzia kontatzeko, eta jarraian, ikasleen galderak ebazteko tartea eskaini zen.
Esperientzia polita, gure ikuspuntua zabaldu eta ikasleei benetazko kasuak erakusteko, mila esker aukerarengatik!
Zer landu dugu?
Norentzako
EHU