Blogetan, euskarazko blogarien bigarren topaketan, hizlari

Gure martxan ataleko sarrera honetan aurreratu gisa, Azkue Fundazioak, Argiaren laguntzarekin batera, pasa den martxoaren 30ean, Biboko Euskararen Etxean, Euskal blogarien bigarren topaketa antolatu zuen.

Azken finean, euskal blogarien presentzia eta egiten duten lan guztia mahai gainean jarri eta elkarren artean ezagutzak partekatzea zen ekitaldiaren helburu nagusia.

Egitaraua:

Hasiera batean, ongietorri mezuaren ondoren, bi hitzaldi entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Horien artean, TaPunturen ibilbidean laguntza eskaini digun Biantik Kooperatibako Ion Turrillasek, blog bat izateko garaian kontutan hartu behar diren gako juridikoak azaldu zituen indartsu.

Ondoren, aditu ezberdinek osaturiko bi mahai inguru aurrera eraman ziren, beraien artean euskal blogen egoeraren inguran eztabaidatuz.

  • Lehen mahai inguruaren gaia: euskarazko blogen garapena, posizionamendua eta baliabideak.
  • Bigarren mahai inguruan aldiz,  euskarazko blogen sustapena, publizitatea eta monetizazioaren inguruan aritu ziren.
Aditu ezberdinen artean, gure lantaldeko Arkaitz Sukuntzak lehen mahai inguruan parte hartzeko aukera izan zuen, gainontzeko adituekin ezagutzak partekatuz.

Bukatzeko, Blogetan! lehiaketaren irabazleak< argitu eta sari banaketarekin bukatu zuten saioa. Hementxe irabazleak:

Zorionak guzti guztiei eta jarraitu euskal komunitatea sarean indartzen gogotsu!

Bideoa ikusgai:

Hementxe Azkue Fundazioak argitaratu berri duen lehen mahai inguruko bideoa ikusgai:

Zer landu dugu?
Norentzako

Azkue Fundazioa