Berrikuntzarako tresnak 2018 ikastaroa

Gaur egun, enpresek lehiakorrak izan eta beraien biziraupena bermatu ahal izateko, ingurune ekonomiko eta sozial aldakor bati aurre egiteko erronka dute aurretik.

Hori dela eta, aurreko urtean bezalaxe, aurten ere Urola Kosta Udal Elkarteak Berrikuntzarako Tresnak ikastaroa antolatzea erabaki du.

Ikastaro honek berrikuntza oinarri duten enpresek eskatzen dituzten kudeaketa tresna zein gaitasun batzuk lantzea bilatzen du, metodologia teoriko-praktikoa oinarri izanik.

Izan ere, Urola Kosta Udal Elkarteak inguruko enpresen errealitate eta ekosistema ezagutu eta beraien beharretara egokitzeko gaitasuna izan dezaketen pertsonak gaitu eta trebatzea bilatzen baitu, eskualdeko profesional zein enpresen lehiakortasuna lantzeko xedez.

Parte hartzaileak

Ikasle taldeari dagokionez, 20 eta 55 urte bitarteko disziplina anitzeko pertsonak hartu dute parte ikastaroan, momentu honetan langabezian egonda ere, lan merkatuan txertatzeko gogo bizia duten pertsonak.

Edukia

Laburbilduz, ondoko bost moduluetan banatu da hiru hilabete (225 ordu) iraun duen ikastaro trinkoa:

  1. Eraldaketa Digitala
  2. Zaintza Teknologikoa
  3. Marka Pertsonala
  4. Proiektuen eta denboraren kudeaketa egokia
  5. Design Thinking

Eduki teorikoaz gain, ikasleak lanean jarri ditugu eta ariketa eta dinamika ugariren bidez, talde lana, barne ezagutza, tresna digital ugari eta bestelako gaitasun pertsonal eta profesional batzuk landu ahal izan dituzte ikastaro guztian zehar.

Bestetik, ikasgelan garaturiko lanaz gain, Urola Kosta eskualdeko hiru enpresa ezberdin bisitatzeko aukera izan dute parte hartzaileek: Lakari Kooperatiba, Garoa Liburu-denda eta Soia arropa marka.

Emaitza

Ikastaro baten arrakasta hainbat faktoreren menpe dagoela argi dugu. Kasu honetan, aurrez garaturiko eduki eta metodologiak ikasleentzat baliagarriak izan direla ondorioztatzeaz gain, parte hartu duten pertsonen jarrera irekia eta proaktiboa izan denez, ikasgelan sortu den lan giroak emaitza positiboan eragina izan duela uste dugu.

Parte hartzaileen hitzak bezalakorik ez, programan bizitakoa laburbiltzeko

Eskerrik asko bertan parte hartu duzuen guztiei, Lakari, Garoa eta Soia enpresako kide guztiei eskainitako eskuzabaltasunagatik eta, nola ez, Urola Kosta Udal Elkarteari, beste behin ere gure lantaldearengan jarritako konfidantzagatik.

Berrikuntzarako Tresnak

Garoa Liburudenda

Design Thinking

Besarkada handi bat ikasle guztiei eta esperientzia hau posible egin duzuen guztiei!

Zer landu dugu?
Norentzako

Urola Kosta Udal Elkartea