Berrikuntzarako Tresnak ikastaroa Urola Kostan

Berrikuntzarako Tresnak, 2017. urtearen amaieran Urola Kosta Udal Elkarteak martxan ipinitako berrikuntza alorreko programa da. Publikoa, Urola Kosta eskualdean dauden langabeez gain, egun lan merkatuak eskatzen dituen konpetentziak ezagutu eta hauetan trebatzeko nahia duten pertsonak ere baziren. TaPuntuko lantaldean programako hiru modulu atera ditugu aurrera:

Eraldaketa digitala TIKs 2.0

Eraldaketa digitala TIK´s modulua aurrera eramateko garaian, parte hartzaile guztiei zuzenduriko formazio presentzialak garatu dira, saioak bost modulu nagusitan banatuz. Bertan, eraldaketa digitalaren ezagutzak azaltzeaz gain, ariketa praktikoak garatu ziren, ikasleek “egiten ikasi” metodoaren bidez, ezagutzak egoki barneratu eta azalduriko tresnak kontrolpean izateko  helburuz.

Zaintza Teknologikoa

Ikasleek zaintza teknologikoaren garrantzia ikasi dute. Baliabide eta metodologia erabilienak ikusi eta informazioaren tratamendu egokia egin. Erabilera eta difusioari dagokionez, aplikazio praktikoa landu zen batez ere.

Sormen eta ideien kudeaketarako Tresnak

Design Thinking metodologia erabili da ikasteko orduan, 5 modulu zehatzetan banatuta: enpatizatu, definitu, ideatu, prototipatu eta testeatu zuten. Ideiak eta sormena lantzeko dinamika asko sortu ziren.

Argazkiak

berrikuntzarakotresnak3
berrikuntzarakotresnak4

Laburpen bideoa

Irudiekin hitzekin baino hobeto adierazi daitekeelako programan bizitakoa, hona hemen hau laburtzeko osatu dugun bideoa:

Mila esker Urola Kostako Udal Elkarteari eta parte hartzaileei, plazer bat izan da!

Zer landu dugu?
Norentzako

Urola Kostako Udal Elkartea