Altzoa ostatuaren web-orria
Amoroton kokaturiko Altzoa ostatuaren sustatzaileak, TaPuntu lantaldearekin harremanetan jartzea erabaki zuten, estreinatu berri duten ostatuaren web-orria garatzeko laguntza behar zuten eta.
Lehen bilera ospatu eta gure artean ezagutu orduko, segituan jarri ginen guztiak martxan, bi alderdien arteko elkarlana oinarri izanik.
Ostatuaren bitxikeria guztiak erakutsi eta informazio guztia eskaintzeaz gain, erreserba sistema bat jasango zuen web-orri bat behar genuela ondorioztatu genuen hasierako unetik.
Ostatu bat izanik, udara baino lehen prest egotea beharrezkoa zela pentsatu genuen, bezeroek ostatuaren berri izan eta beraien erreserbak garaiz egin ahal izateko.
Lehen pausu gisa, web-arkitektura definitu eta diseinuari lantzeari ekin genion. Ondoren, sustatzaileek bost hizkuntzatan landuriko edukia txertatzeari ekin genion, Xabi Urresti argazkilariak ateratako argazki paregabeak barne.
Behin egitura ondo definitu ondoren, erreserba sistema lantzeari ekin genion gogor. Ostatuak, bi logela alokatzeko aukera eskaintzen duenez, erabiltzaileek hauek alokatu ahal izateko sistema landu genuen, ordainketa pasarela bat barne.
Horrez gain, web-orrian etengabeko dinamismoa lortze aldera, blog eta agenda atalak txertatu genituen. Atal hauek kudeatu zein web-orri guztia moldatu ahal izateko, sustatzaileei formazio bat eskaini genien, beraien etorkizuneko autonomia maila bermatzeko helburuz. Azken finean beraientzat baliagarria izango zen tresna bat eskura izatea garrantzitsua ikusten baikenuen.
Bukatzeko, kontaktu atala landu genuen, ostatuaren kokalekua argi adierazteko asmoz. Horretarako “google maps”-eko fitxa sortu genuen, mapa web-orrian integratuz. Batez ere, erabiltzaile zein bezeroek, ostatua non kokatua dagoen argi identifikatu ahal izateko.
Gogor lan egin badugu ere, emaitza ikusita, argi dugu merezi izan duela.
Sustatzaileak burubelarri lanean dabiltzatela badakigu gainera, beraz pozik gaude buruturiko lanarekin.
Hementxe argazkiak ikusgai:
Leku zoragarri hau ezagutzera animatzen zaituztegu, ziur gaude asko gustatuko zaizuela eta!
Zer landu dugu?
Norentzako
Altzoa Ostatua