2019/10/25

Proiektu bat komunikatu baino lehen, ezinbestekoa da aurrez nortasunari buruzko oinarrizko galdera batzuk erantzutea. Proiektuaren nortasuna zehaztea.

Hausnarketa hau gabe, zaila da proiektuan aurrera egitea, komunikazio ekintza guztiek zentzu bat izatea, eta noski, emaitza positiboak lortzea.

Guzti honek zentzua duela uste badugu ere, gure esperientzian oinarrituz, zoritxarrez, ez da askotan gertatzen eta egunerokotasunean topatu izan ohi dugun oztopo bat dela argi esan genezake.

Honen arrazoiak asko izan daitezkeen arren, hementxe ohikoenak:

  • Zenbaitetan nortasunari dagozkion hausnarketarik ez da egin, beharrezkoa ez dela ulertu delako.
  • Beste batzutan, nahiz eta hausnarketa egin, proiektuaren berezitasunak, egiteko moduak, printzipioak.. zeintzuk diren garbi ez izateak eta sustatzaileen artean ados ez jartzea gerta liteke.
  • Badira nortasuna azaltzearen beldur direnak ere, zenbait bezero galtzeko arriskua ekar dezakela ulertzen dutelako.

Behin kokapena eginda, aurreko kasu hau bizitu dutenei galdera hau egitea gustatuko litzaidake:

Zuen identitatea argi eta garbi adierazi ezean, publikoarekin guztiz konektatzera iritsiko zaretela uste duzue? hau fidelizatzea? zuen proiektuarekin bat egitea?

Nik argi dut horrek ez duela emaitza askorik ekarriko eta noski, zaila izango da zuen publikoarekin luzera begirako konfidantzazko harreman egonkorra sortzea.

Beraz ausartu eta ez izan beldur zuen nortasun polit hori erakusteko, zuek zareten hori erakusteko. Behin hori eginda, gozatu emaitzaz!

 

Argazkia:William Picard

Partekatu: