2016/11/04

Erronka hori izan genuen atzoko Enpresarean azokan. Arin-arin, hots, 3 minututan, enpresei gure ideia, proiektua edo egitasmoa aurkezteko aukera eman ziguten atzo Oronan. Ekitaldiaren izenburua “Ekintzailetza eta finantzazio aukera berriak” izanik, gure kooperatibak bertan egon behar zuela argi genuen, baina nola aurkeztu gure burua, geure proiektua, 3 minututan?

Komunikatzeko, publikoarekin konektatu behar da.

Argi dago horren denbora gutxi dagoenean atentzioa deitu behar dela, publikoaren atentzioa lortu, batez ere lehen minutuan. Euskal publikoa aurrean izango genuela argi izanik eta, bertso labur batek ez duenez zertan 3 minutu baino gehiago iraun behar… hau izan zen gure apostua:

Bertsotan gure burua
arin-arin aurkeztera
beste modu bat bilatuz
oso ausartak baigera
Hiru pertsonen artean
pentsatu genuen zera
negozioen beharrak
nola eraman sarera?
Web-orri, sare sozialak
formazioekin batera
bideo, argazki, e-dendak
digitala ta papera
Denak batera eskainiz
hauxe baita gure era
TaPuntu kooperatiban
ez da txikia aukera

Lan nahikoa ez badago
kooperatiba sortzean
ekonomia sozialan
sinesten dugu gurean
Honezkero bi proiektu
ditugu eskuartean
bat: PuntuSoziala eta
bi: Nortasuna Sarean
Nahi izan dugu saritu
eragina gizartean
gure alea ipiniz
lanean gauden artean
Ezin gehiago kontatu
eskainitako tartean
plazerra izan da eta
milesker Enpresarean

Hitz eta sentimendu hauei dagokien doinua eta irudiak bideo honetan:

Bertsoan esan bezala, plazera izan da eta mila esker Enpresarean!