2023/02/24

LAN ESKAINTZA: Ikus-entzunezko proiektuen kudeatzailea eta teknikaria

TaPuntuko lantaldea indartzeko asmoz, ikus-entzunezko proiektuen kudeaketaz eta hauen lan teknikoetaz arduratuko den pertsona bat kontratatu nahi dugu, ikus-entzunezko komunikazioan, bereziki bideogintzan, prestakuntza eta esperientzia dituena.

ZEREGINAK

  • Ikus-entzunezko proiektuen gidaritza.
  • Ideiagintza.
  • Preprodukzioa: gidoia, deiak egin eta baliabideak lortzea, lokalizazioa, hornitzaileen kudeaketa‚Ķ
  • Produkzioa: bideo eta audio grabazioa.
  • Posprodukzioa: edizioa. 
  • Argazkigintza. 

PRESTAKUNTZA ETA EZAGUTZAK

  • Hauetako bat edo baliokidea den titulu bat izatea:
    • Ikus-entzunezko komunikazioko gradua.
    • Ikus-entzunezko lanbide heziketako titulazioa.
  • Ikus-entzunezkoetan ohikoak diren tresnen erabileraren inguruko ezagutza.
  • EGA edo baliokidea den titulazioa. 
  • Lan eskarmentu frogagarria.

GAITASUN PERTSONALAK

  • Profesionalki euskaraz zein gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.
  • Autonomia eta proaktibitatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Bezero arretarako gaitasuna. 

BALORATUKO DA

  • Animazioak egiteko ezagutza. 
  • Hizkuntza osagarrien ezagutza.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruko ezagutzak izatea.
  • Komunikazio edota diseinu grafiko alorretan ezagutzak izatea. 
  • Hizkuntza parekidea menperatzea eta berdintasunarekin zerikusia duen prestakuntza izatea.
  • Beterri-Buruntza eskualdean bizitzea. 

ESKAINTZEN DUGUNA

  • Lanaldi erdiko kontratu luzagarria. 
  • Giro ona eta baldintza duinak. 

INTERESATZEN ZAIZU?

Bidali zure CV eta aurkezpen euskarria (nahi duzun formatuan) helbide honetara: hautagaitza@tapuntu.eus. 
Hautagaitzak bidaltzeko epea: martxoak 3.