2020/01/10

Ikasle zein irakasle

2015tik geroztik, lantalde eta pertsona anitzei formazio ugari eskaintzeko aukera izan dut. Kanpotik lan gogorra izan behar duela ematen duen arren, niretzat ez da hala.

Horrek ez du esan nahi dena ideala eta polita denik, zenbait unetan aurrean duzun horrek edota egoerak, gauzak zaildu ditzakelako. Dena den, une horiek erronkatzat hartzean datza gakoa. Egoera guztietatik ikasi bait daiteke eta garrantzitsua dena, pertsona guztiek dute irakasteko zerbait.

Horretarako, enpatiarako gaitasunak asko lagundu dezake. Eskaini beharreko edukia baino, ikasle taldea eta kide bakoitza nola datorren eta zer behar dituen galdetzea ezinbestekoa izango da hasieran. Horrez gain, ikastaroan zehar, esaten duena eta egiten duena gertutik jarraitzea ere komeni izaten da. Edozein unetan  norbait deseroso badago, ahal den neurrian berarekin hitz egin eta deserosotasun horren arrazoiak ezagutzea garrantzitsua dela uste dut. Hala ere, zenbaitetan, askotan ez esategatik, kanpo faktoreek baldintzatuko dute pertsona horren uneko aldartea eta hori onartu eta kudeatzen ikasi beharra dago, formazioan eragingo du eta.

Horri esker, ikaslearengana gerturatu eta eskaini beharreko edukiaz gain, behar duen hori eskaintzeko aukera izango luke irakasle on batek. Eta behar duen hori edukia eta ezagutza berriak baino, askotan, zeharkako gaitasunak edo oinarrizko beharrak asetzean datzala argi ikusi ahal izan dut urte guzti hauetan zehar.

Behin ikaslearen konfidantza lortu ondoren, sortzen diren elkarrizketetan “ikasleak” irakasle bilakatu izan ohi dira, nahi gabe eta seguraski ohartu gabe. Eta horri esker maite dut nire lana, elkarrekin hazi eta hobetzeko tartea eskaini didatelako.

Hemendik eskerrak “ikasle”/”irakasle” izan ditudan guzti horiei,  aurrez niretzat ezezagunak ziren bidaiak oparitzeagatik.