2019/12/27

Greba orokorra

Ez naiz gabon zalea; deseroso eta tristura puntu batekin bizi ditut eta data hauek.

Hala ere, aurreko egunean, nahi gabe gabon giroan murgildu nintzen guztiz, Donostiako Easo Plazan jarri duten gabon apaingarri baten barruan sartu eta familiakoek argazki bat ateratzea eskatu zidatenean.

Beraien poz aurpegiak ikusita, kamera hartu eta bat batean, nire atentzioa deitu zuen irudi bat topatu nuen nire begien aurrean, eta orduan bai jarri nintzela pozik.

Zehazki, apaingarriaren erdian topatu nuen kartel hau ikusi nuenean:

Greba

greba orokorra

Gabon giro eder eta zoragarri horren erdian, kartel dotore baten bidez, errealitate gordina azaleratu eta eskubide sozialengatik borrokatzen jarraitu nahi duten pertsona horiek etorri zitzaizkidan burura.

Hemendik nire esker beroenak eta mila esker inoiz ikusi dudan gabon apaingarri bereziena sortzeagatik.

U30aren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, edota urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorrarekin bat egin, hementxe uzten dizuet Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatzen duena.

 

Besterik gabe, gabonetan eta beti, pentsio/soldata arrakalarik ez!