2024/02/16

Inoiz ez datorkit ondo hemen idaztea. Ez da ez dakidalako zertaz idatzi, gauza askoren inguruan idatziko nukeelako baizik. Orain TaPuntuko martxan-ak 2 astean behin argitaratzen dira eta, daukagun lan karga ikusita, ziur TaPuntutar guztioi datorkigula ondo. Aspaldi da gaur hemen idaztea niri tokatzen zitzaidala nekiela eta buruan neuzkan gaien inguruan ikertzen hasi nintzela.

Denetarik pasa zait burutik, 2024ko koloreak, 2024ko diseinu tendentziak, tipografiak eta gai sakonagoak… Inspirazioa bilatzen saiatu naiz munduan zehar dauden milaka eta milaka blogetan, baina ez dut ezer gustukorik aurkitu.

Baina, inspirazioaren bilaketan, inspirazioa aurkitu nuela esango nuke. Nola egiten dugu diseinatzaileok diseinu lanetarako inspirazioa aurkitzeko?

Batzuetan inspirazioa gure buruan dago, 20 urte baino gehiago diseinatzen pasa eta gero begia inguratzen digun guztian erreparatzeko entrenatuta daukagu eta handik eta hemendik hartzen ditugu ideiak, kamiseta batetik, kaleko kartel batetik, telebistatik, online egunkari batetik… Gure mundua diseinuz inguratuta daukagu eta mikrosegundu bakar batean, dena prozesatzen du gure buruak… Nik behintzat bai.

Baina beste batzuetan inspirazio zehatz bat behar dugu/dut eta horretarako “www” mundura joaten naiz bere bila. Eta non aurkitzen dudan inspirazioa aitortuko dizuet hemen.

Inspiratzeko 3 tresna

Pinterest iragarki-taula birtual bat da eta zure proiektuetarako ideiak eta inspirazioa aurki ditzakezu bertan. Irudi- eta bideo-bildumak sor ditzakezu, eta beste erabiltzaile batzuren eduki berriak aurkitu.

Behance doako plataforma bat da sortzaileentzat (diseinatzaileak, argazkilariak, ilustratzaileak…), beren lana portafolio bisual erakargarri baten bidez erakusteko eta beste profesional eta bezero potentzial batzurekin konektatzeko aukera ematen diena. Sormenaren mundurako sare sozial profesional moduko bat bezala funtzionatzen du.

Hau da niretzako orrialderik onena edo, hobeto esateko, nik ezagutzen ditudanetatik konpletoena. Edozein lan grafikoren inguruan aurki daiteke inspirazioa hemen.

Hauek dira niretzako inspirazioa aurkitzeko garrantzitsuenak diren webguneak, ez dira bakarrak, baina bai erabilienetakoak.