Blogs

Illustrator ikastaro irekia

Illustrator, irudi bektorialak sortzeko tresna

Irudi bektorialak izaten dira normalean edozein proiekturen nortasun grafikoaren oinarria. Logotipoak, esate baterako, modu bektorialean sortzen dira, tamaina aldetik mugarik ez izateko ondoren sortuko diren euskarrietan.

Garrantzitsua da diseinu grafikoaren inguruko oinarrizko ezagutzak izatea, lortu nahi duguna argi izateko. Dena den, inguruko enpresa edota erakundeen logotipoei erreparatuz gero, konturatuko zara gehienetan oinarrizko formez osatuak daudela. Honako bideoan, esate baterako, logotipo bat Adobe Illustrator erabiliz sortzeko prozesua ikusiko duzu eta, adi begiratuz gero, konturatuko zara oinarria oso sinplea dela.

 

Euskarriak sortzeko  ere, tresna interesgarria

Gure irudi grafikoaren oinarria diseinatu badigute ere, interesgarria izango da honetan oinarritutako euskarri sinpleak prestatzeko gai izatea. Hau lortzeko kapazak bagara, gai izango gara egunerokotasunean sor daitezkeen beharrei aurre egiteko eta, gainera, sortzen ditugun euskarri berrietan gure nortasun irudia mantentzeko ere.

Illustrator erabiltzen hasteko lehen pausuak eman nahi dituzu?

Horrela bada, TaPuntun, gai honen inguruan Ikastaro ireki bat antolatu dugula jakinarazten dizugu. Hain zuzen ere, martxoaren 8an izango da eta 4 orduko iraupena izango du. Ordutegiari dagokionez, goizez edo arratsaldez eman daiteke izena, bi aukera eskaintzen ditugu eta: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00.

Kasu honetan, gainera, martxoaren 8ko mobilizazioak direla eta, martxoaren 15ean berriro eskainiko dugu ikastaro berbera.

Ikasgai zerrenda

  • Oinarrizko tresnak
  • Gehien erabiltzen diren tresnak eta bakoitzaren funtzioa
    • Geziak
    • Barita
    • Pluma
    • Formak
    • Koloreak
    • etab…
  • Testu tresnak
  • Erdi mailako Tresnak
    • Maila
    • Pintzelak
    • Irudi kalkoa
  • Trikimailuak
    • Biratu
    • Bikoiztu
    • Eskala
    • Erdiratu

ZATOZ GUREKIN ILLUSTRATOR ERABILTZEN IKASTERA! EMAN IZENA IKASTAROAN!!

Partekatu: