Blogs

Prezi ikastaroa

Prezi, aurkezpen deigarriak egiteko tresna!

Prezi, Microsoft PowerPoint edo OpenOffice/LibreOffice Impress moduko aurkezpenak sortzeko multimedia aplikazioa dugu, baina aipaturiko aukerak baino izaera dinamiko eta originalagoa duena. Visual Thinking metodologian oinarrituta dago, eta aurkezpenak, diapositibetan oinarritzen ez direla da bere berezitasuna. Preziren oinarrian, horma bat dugu, mugarik gabeko horma bat, eta bertan nahi ditugun elementuak txertatu ondoren, aurkezpenaren ibilbidea sortzeko aukera izango dugu. Prezi aplikazio honek dituen berezitasunak zerrendatu eta azaltzea da sarrera honen helburu nagusia.

Online lan egin

Prezin online lan egin daiteke. Horretarako, Prezi.com webgunean sartu edota erabiltzailea sortzearekin hasteko nahikoa izango genuke. Aurkezpenak egiteko lainoa eskainiko digu plataformak eta modu pribatuan edo publikoan jartzeko aukera ere. Besteen aurkezpenak ikusi eta erabili ahal izango dituzu gainera, eta era berean zure ordenagailura deskargatu.

Zoom-a

Diapositiben ordez erabiliko dugun horman, zoomarekin jolastu ahal izango dugu, zoom azkarra deitzen zaio. Honi esker, modu arinean, hormaren azal ezberdinetatik mugitu ahal izango gara eta aurkezpenari, dimentsioa eman.

Prezi bidez egindako aurkezpen bat

Erabiltzen ikasi nahi?

TaPuntuko lantaldeak, argi dugu aurkezpenak egiteko orduan joera den aplikazioa dugula Prezi. Hori dela eta, ikastaro ireki bat antolatzea erabaki dugu. Hain zuzen ere, Martxoaren 7an finkatu dugu,  4 orduko ikastaro bat izango delarik. Ordutegiari dagokionez, goizez edo arratsaldez izena eman dezakezue, bi aukera eskaintzen baititugu: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00.

Ikasgai-zerrenda

  • Zer da Prezi?
  • Kontu bat sortu. Lizentzia motak.
  • Horman nabigatu
  • Pertsonalizazioa
  • Elementuak txertatu
    • URL-ak
    • Bideoak
    • Argazkiak
    • Multimedia
  • Ibilbideak osatu
  • Pribatutasun aukerak
  • Importazioa eta esportazioa
  • Deskarga

ZATOZ GUREKIN PREZI IKASTERA! EMAN IZENA IKASTAROAN!!

 

 

Partekatu: