Geroz eta ohikoagoa da enpresek WhatsApp tresna erabiltzea beraien bezero, hornitzaile edo bestelakoekin komunikatzeko. Kasu horretan, WhatsApp Business doako tresna erabiltzea hobe. Tresna horren bertsioak eskaintzen dituen abantailak ezagutu eta, enpresa gisa, horiek erabiltzeko gakoak ikasiko dituzu ikastaro honetan.
Eguna:2022ko irailak 22 (osteguna)
Ordutegia:10:00-12:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30 €
Online ikastaroak:
Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.
Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.
Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.