WhatsApp Business: enpresa orrialdea, katalogoa eta erantzun automatikoak

IRAKASLEA

Ainhoa Iribar

Ainhoa Iribar Lizeaga

  • Enpresa Zientzietan Diplomatua
  • Giza Baliabideetan eta Enpleguan espezializatua
  • “Gizarte bitartekaritza eta gatazka-konponketa” profesionaltasun ziurtagiria
  • Gaitasun pertsonalen inguruko gaien irakaslea

Geroz eta ohikoagoa da enpresek WhatsApp tresna erabiltzea beraien bezero, hornitzaile edo bestelakoekin komunikatzeko. Kasu horretan, WhatsApp Business doako tresna erabiltzea hobe. Tresna horren bertsioak eskaintzen dituen abantailak ezagutu eta, enpresa gisa, horiek erabiltzeko gakoak ikasiko dituzu ikastaro honetan.

Ikasgai-zerrenda

  • Aplikazioaren instalazioa eta konfigurazio aukerak
  • Enpresa orrialdea edo profila egoki sortzeko pausoak
  • Mezularitza automatikoa konfiguratzeko aholkuak
  • Kontaktuak sailkatzeko etiketak aukeraren azalpena
  • Zure produktuak eskaintzeko katalogo aukera
  • Zalantzetarako tartea

Ikastaroaren datuak

Eguna:2022ko irailak 22 (osteguna)
Ordutegia:10:00-12:00
Orduak guztira:2
Lekua:Online
Hizkuntza: Euskara
Prezioa:30 €

Online ikastaroak:

Online saioak Skype bidez egingo ditugu. Partaideen e-postak jaso, eta saio bakoitza hasi baino lehen, irakasleak e-posta horietara URL bat bidaliko die partaideei. URL horretan klik eginda Skype edo nabigatzailea irekiko da eta modu honetan ikastaroa jarraitu ahal izango da mugikor nahiz ordenagailutik.

Ez da Skype nahi eta nahi ez behar, nabigatzaile batetik jarraitu daiteke. Partaideek ez dute zertan kamara aktibatu behar ez badute nahi.

Saioa grabatuko da (irakasleak ematen dituen azalpenak) eta e-postaz bidali hau bukatzean. Modu honetan partaideren batek konexio arazorik badu, saioa bukatzean osorik ikusi ahal izango du arazorik gabe. Era berean, ikastaroan erabilitako dokumentazioa bidaliko da.

Eman izena ikastaroan

Eman izena ikastaroan beheko formularioa erabiliz. Izen-ematea baieztatzeko pausoen berri ematen duen posta elektroniko batekin erantzungo dizugu berehala.

Izena emateko azken eguna: 2022ko irailak 20 (asteartea)

    Bai Ikastaro hau oparitu nahi baduzu, hautatu lauki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara opari bono bat helarazteko

    Idatzi honako segurtasun testua, mesedez:

    captcha

    Arduraduna: TaPuntu. Entitatearen izen ofiziala: TaPuntu kooperatiba elkarte txikia. IFZ: G75137216. Helbide postala: Zubiaurrenea, 6. 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Telefono zenbakia: 943046771. Posta elektronikoko helbidea: info@tapuntu.eus

    Zuk igorritako informazioa gure enpresaren izenean kudeatzen dugu, gure zerbitzua eskaini eta zurekin harremanetan jartzeko. Igorritako datu horiek, harreman komertzialak irauten duen bitartean mantenduko ditugu, edota lege betekizunak errespetatzeko beharrezkoak diren urteetan zehar.

    Datu pertsonal horiek ez zaizkie hirugarren batzuei helaraziko, beti ere legeak behartzen ez gaituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaile aldetik, ondorengo eskubideak dituzu: TaPuntuk zein datu pertsonal kudeatzen dituen ezagutzea, datu horietara sarbidea izatea, datu horiek aldatzea, datu horiek ezabatuak izatea eta, azkenik, datu horiek berriro erabiliak izango ez direnaren bermea jasotzea.

    Hori dela eta, zure datu pertsonalak jasotzeko baimena eskatzen dizugu, zure oniritzia jaso nahi baitugu.

    Pribatutasun politika onartzen dut