2023/09/21

Esan dezakegu transmedia kontakizun mota bat dela, zeinetan istorio edo narratiba bat hainbat bide eta komunikazio-plataformen bidez hedatzen den. Adar bakoitzak istorio ezberdin bat konta dezake, baina unibertso narratibo berean bidaiatu behar dute. Hartzaile edo kontsumitzaileen zati batek rol aktiboa hartzen du hedapen-prozesuan, komunitatea erdigunean jarriaz.

Nortasuna Sarean podkastaren saio berrian horren inguruan aritu gara Euskal Herriko proiektu arras ezagun batekin; Black is Beltza. Baina, argi al dugu zer den Black is Beltza? Zer datorkizue burura? Pelikula bat? Komikia? Diskoa? Erakusketa bat?

Horretaz guztiaz hitz egin dugu aurkezpen handiegirik behar ez duen proiektuaren sustatzaile nagusiarekin, Fermin Muguruzarekin.

Fermin Muguruza, eskerrik asko gure galderei erantzuteagatik eta Black is Beltza proiektuan eta TRANSMEDIAren gaian sakontzen laguntzeagatik.

Gogoratu saio hau zein aurrekoa entzungai dituzuela Spotifyn, eta Nortasuna Sarean-en sareetan izango duzuela informazio gehiago. Gogoratu, baita ere, udaberrian ohiko jardunaldia izango dugula. Laster izango duzue informazio gehiago horren inguruan. 

Eskerrik asko eta bitartean, ondo izan!