Zilegi eskolak antolaturiko interneten inguruko hitzaldia

Zilegi eskola, hernanialdean ezagutzak euskaraz eskuratzeko egitasmoa da. Euskara euskaltegietatik kalera ateratzeko helburuz, noizean behin ekintza zein egitasmo ezberdinak aurrera eramaten dituena.

Egitasmo horien artean, 2015eko Abenduaren 14ean, Hernaniko Biteri kultur etxean aurrera eramandako “Internet: erabilera oinarriak, kezkak eta pribatutasunaren inguruko hitzaldia” aurki dezakegu. Hitzaldi hori aurrera eramateko, Zilegi eskolak gure laguntza izan zuen, gure lantaldeko Arkaitz Sukuntzak hitzaldia gidatu baitzuen.

Bi orduz, sarean segurtasun osoz aritzeko informazioa eta hainbat gomendio eskaini genizkien gerturatu ziren herritar zein AEK-ko ikasleei. Besteak beste, pasahitz, nabigatzaile, web-orri, erosketa, edota haurren interneteko erabilera seguruaren inguruan hitz egin eta sortu ziren galderak erantzun genituen.

Benetan interesgarria Zilegi eskolaren helburu eta egitasmoak. Ea beste batean elkarlanean aritzeko aukera dugun. Ziur gaude baietz!

zilegi3
zilegi2
zilegi5
zilegi4

Zer landu dugu?
Norentzako

Zilegi eskola