VIDABILIDAD PROIEKTUA SAREAN

Carmen Arrazolak zuzentzen duen proiektuaren abiapuntua, pertsonek beren inguruneari egiten dioten ekarpena neurtzeko adierazlea izatea da. Hori dela eta, Vidabilidad kontzeptua sortu zen. Bizitzaren bideragarritasunaren adierazlea sortzeko bidean, lantalde polita osatu zen.

Vidabilidad proiektuaren lehen fasean, 2015. urtean hain zuzen, web-orri estatikoa sortzea helburu izanik, Kultur Atelier Komunikazio agentzian sortutako irudi korporatiboa oinarritzat hartuta sarean presentzia eman genion. Proiektua sareratzeaz gain, bilatzaileetan bere posizionamendu organikoa (SEO) landu genuen.

Web-orrian azken berriak, lantaldearen ezaugarriak eta bibliografia bat aurki zitezkeen bertan.

Dena den, Vidabilidad proiektuak garai horretan bazuen handitzeko asmoa, euskarri digitalean biztanlegoak bere aztarna soziala neurtzeko tresna eskuragarri izateko helburuarekin.

Asmo horrekin, 2015. urtearen amaieran eta 2016. urtean zehar Vidabilidad  proiektuaren bigarren faseari hasiera eman zitzaion, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako babes ekonomikoari esker.

Bigarren fase honetan,  aurrekoan bezalaxe, hainbat enpresa elkarlanean aritu gara Carmen Arrazolak gidaturiko proiektu hau aurrera eramateko.

Gure lantaldeari dagokionez, fase honetan sare sozialen estrategia garatu, behin-behineko galdetegiaren irudia diseinatu eta maketatu eta web-orriaren eguneraketa burutu dugu. Beraz, batez ere, aurreko fasean web-orriak zuen izaera informatiboari, dinamismoa eman eta behin-behineko galdetegi pilotoari esker, erabiltzaileek aukera dute hainbat galdera erantzun eta gizartean duten aztarna neurtzeko.

Honekin, web-orriaren presentzia nabarmen handitu dugu,  Gipuzkoako biztaleriari zuzenduriko komunikazio tresna indartsu bat bilakatzeko.

Gizartean eragin positiboa izan dezakeen Vidabilidad proiektuaren hazia erein da honezkero eta ziur handitzen joango dela!

vida3

 

 

Zer landu dugu?
Norentzako

Imaginacción