TAPUNTU WEB-ORRIA
Sarean egotearen abenturan, web-orria elementu nagusia dela ulertzen dugu TaPuntu-n. Irudi korporatiboa landu ostean, gure nortasuna sareratzeari ekin genion. Hasteko, web-orria osatzeko eduki nahikoa izan artean, gure sare sozialak sortu genituen eta gure publikoarentzat interesgarriak izan zitezkeen edukiz elikatu.
Paraleloki gure web-orriaren diseinuari ekin genion: web-arkitektura definitu, erabili beharreko hizkera erabaki, irudia landu, etabar. Garrantzitsua iruditu zitzaigun aurrera eramandako proiektuak xehe azaltzea, egiten genuena modu ulerkor batean erakustea eta, laburbilduz, TaPuntu-ren nortasuna ongi irudikatzea.
Garrantzia eman genion, era berean, Martxan izeneko atalari, non abian ditugun proiektuak azaltzen ditugun eta TaPuntu-ren edo bere lan arloekin zerikusia duten gai interesgarriak lantzen ditugun.
Zeren zain zaude zure nortasuna TaPuntu-rekin sareratzeko?
Zer landu dugu?
Norentzako
TaPuntu