TAPUNTU IRUDI KORPORATIBOA

Enpresa txiki nahiz ertainei beraien nortasuna sarera eramateko aholkularitza eta diseinu grafiko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa izanda, ezinbestekoa da hauei irudi korporatibo sendo bat sortzea, gogoratzeko erraza izango dena eta haien nortasuna isladatuko duena. Eta, nola ez, TaPuntuk ere bere nortasuna istant batean adieraziko zuen irudi korporatibo bat behar zuen. Baina… nondik hasi?

Behin gure nortasuna definituta (nortzuk garen, zer egingo dugun, nola egingo dugun, gure proiektuaren iparorratz izango diren balioak…), guzti hori hitz batean laburbiltzeko momentua iritsi zen. Ez pentsa lan erraza izan zenik, zirriborro eta erokeria asko jaso genituen gure ideien koadernoan egun hartan, baina eman genuen azkenean hitzarekin: TaPuntu. Baina ez, izen-bilaketaren odisea amaitzeko oraindik azken pauso bat eman behar izan genuen: aurretiaz beste inork erabili ez zuela baieztatzea.

Puntu honetara helduta, ez da istorioaren amaiera kontatu beharrik: TaPuntu gara eta badugu irudi korporatiboa. Gure logotipo, txartel, eskuorri, katalogo eta gainerakoek gure nortasun fresko eta alaia adierazten dute nonahi.

Eta zuk, TaPuntu-rekin zure nortasuna sareratu nahi?

TaPunturen irudi korporatiboa

TaPunturen irudi korporatiboa

TaPunturen irudi korporatiboa

TaPunturen irudi korporatiboa

Zer landu dugu?
Norentzako

TaPuntu