Irungo Pio Baroja institutuan sare sozialen formazio saioak

Ez dago zalantzarik, mundu digitalaren eraldaketak gure bizitzako esparru guztietan eragina izan duela. Gauzak aldatzen doaz eta egokitzen jakin  behar dugu atzean ez geratzeko.

Hezkuntza mundua ez da salbuespen bat eta Irungo Pio Baroja  institutuko arduradunek ondo dakite hori.

Eraldaketa digital honen partaide izan nahi dute eta horretarako, sare sozialen inguruko formazio saio batzuen beharra zutela konturatu ziren.

TaPuntura gerturatu eta irakaslegoaren ezagutza maila aztertu ondoren, formazioa aurrera eramateko, antolaketarekin martxan jarri ginen. Taldearen ezaugarriak kontutan hartuz, talde bakoitzarekin hiru formazio saio lantzea erabaki genuen.

Lehen saioan, irakasle guztiak bildu eta modu teorikoan sare sozialen inguruko informazio orokorra eskaini genien (zeintzuk, zertarako eta nola).

Taldea bitan banatu ondoren, bigarren eta hirugarren saioei ekin genien. Lehenengoan, Facebook sare soziala izan zen hizpide. Honen praktikotasuna ikusteko, profil bat sortu eta esparrutik ibili ginen irakasleekin batera. Azken saioan aldiz, Twitterren txanda izan zen.

Saio guztien helburu nagusiena, irakasleak sare sozialen inguruan trebatzea zen, hauek eskaintzen dituzten aukera guztiak ezagutu eta, batez ere, beraien ikasle zein hezkuntza esparruan guzti honi probetxua ateratzeko.

Formazio saio bikainak, irakasle talde politarekin gainera. Zorterik onena opa dizuegu hemendik!

piobaroja2

piobaroja3

piobaroja4

piobaroja5

Zer landu dugu?
Norentzako

IES Pio Baroja BHI