PERFYDE KATALOGOA

Hernanin kokaturiko Perfyde enpresa industrialak bere 25. urteurrena ospatzeko zerbait berezia egin nahi zuen beraien bezeroentzako opari gisa, hori dela eta katalogo berri bat sortzean pentsatu zuten. Aurrekariei dagokienez, iraganean sorturiko hiru katalogo ezberdinetan beraien produktuak ageri zirela aipatu behar dugu. Horiek oinarritzat hartuz, produktu batzuk kendu eta beste batzuk txertatu genituen, katalogo berria maketatzeari ekiteko orduan. Katalogoaren azal berrian beraiek igorritako logotipo berria txertatu eta diseinua aldatu genuen, berritzaileagoa izan zedin. Aurkibide berria ardatz izanik, katalogo guztian zehar diseinu koherentzia bat lortu genuen guztiz, beraiek eskainitako produktu guztiak familia ezberdinetan antolatuz. Produktu familia batzuek dagoeneko ikono bat bazuten arren, beste batzuei ikono hau sortu genien.

Inprentara bidali aurretik, enpresako arduradunei froga bat bidali zitzaien, hauek aztertu eta azken moldaketa batzuk proposatu zizkigutelarik. Aldaketa txikiak egin ondoren, kopia digitala bidali eta argitaratzeari ekin zioten.

Espero dugu Perfyde-ren katalogo berria beraien bezeroen gustoko izatea!

Perfyde-ren katalogo berria

Perfyde-ren katalogo berria

Perfyde-ren katalogo berria

Perfyde-ren katalogo berria

Zer landu dugu?
Norentzako

Perfyde