Pastain Irudi Zerbitzuak: webgunearen diseinu eta garapena

TaPuntu sortu genuenetik, lantaldeko kide guztiok oso argi izan genuen beste profesional eta entitate batzuekin elkarlanean oinarrituriko akordio batzuk aurrera eramateak, aukera berri asko sortzea ekar zitzakeela, bai guretzat eta baita beste aldearentzat ere.

Gutariko bakoitzak, aurrez, kolaboratzaile posibleen sare zabala landuta genuela ikusita, elkarlan berri ugari sortzeko parada izan genuen, eta hauek gauzatzen hasi ginen.

Horien artean, Astigarragan kokaturiko Pastain Irudi Zerbitzuak proiektuaren atzean dagoen Alfredorekin buruturiko akordioa gauzatu genuen, esperientzia handiko argazkilaria dena.

Hain zuzen ere, ondoko argazkilaritza zerbitzuak eskaintzen ditu Alfredok:

  • Ezkontzak
  • Haurdunaldi eta jaioberriei ateratako argazkiak
  • Familia eta haurrei ateratako argazkiak
  • Jaurnartzeak
  • Publizitatea eta enpresa alorreko argazkiak
  • Ekitaldi ezberdinetako argazkiak

Ikusten duzuenez, bere eskaintza zabala da baina zenbaitetan erabiltzaile zein bezeroei argi eta garbi azaltzeko zailtasunak zituela azaldu zigun Alfredok eta hori dela eta, tresna digital argi bat garatzeko beharra zuela adierazi zigun.

Berarekin lehen analisi bilera egin ondoren, garai horretan martxan zuen webgunea itxi eta berri bat sortzeko pausuak martxan jarriko genituela adostu genuen.

Hain zuzen ere, hauexek dira egindako lan esanguratsuenak:

  • Argazkilaritza zerbitzuak eskaintzen dituenez, webgune bisual bat lortzeko helburuz, hasierako orrialdean, lehen inpaktu bat garatzea ezinbestekoa zela ikusi genuen. Horretarako, sartu bezain pronto, erabiltzaileak irudi handia bat ikustaraztea ezarri genuen.
  • Menuaren nondik norakoak erabaki genituen jarraian. Zerbitzu gama zabala duenez, hauek antolatu eta menu garbi bat garatzeko lanak martxan jarri genituen. Zerbitzu atal bakoitzaren erakusgarri, argazki galeri bana garatu genuen.
  • Menutik sarbidea izateaz gain, hasierako orrialdean bertan, blog atalera sarbide zuzena ezarri genuen, edonork azken sarrerak zeintzuk diren ikusi eta zuzenean sarbidea izateko. Blogean, egindako lan nabarmenduak eta aisialdian ikusitako bazter politenak nabarmentzea ideia ona izan zitekeela pentsatu genuen.
  • Bukatzeko, Alfredok ere urteetan zehar irudi munduko beste profesionalekin sare interesgarria osatu duenez, burutzen dituen argazkiez gain, eskaintzen dituen bestelako zerbitzu gehigarri batzuk orrialde propio batean txertatu genituen.

Hementxe webgune berriko hainbat irudi, emaitza ikus dezazuen:

pastain irudi zerbitzuak

Pastain Irudi Zerbitzuak

Pastain argazkiak

Besterik gabe, eskerrik asko Alfredo hasieratik gure lantalde eta proiektuarengan jarritako konfidantza guztiagatik! Segi horrela lanean!

Partekatu: