Ostadar SKT WEB-ORRIA ETA SARE SOZIALAK

Lasarte-Orian azpimarragarria den Kirol Talde honek indarrean zituen web-orri zein sare sozialek, antolakuntza berri bat behar zutela eta irudi  gaurkotuagoa behar zutela argi zuten bere arduradunek, kontaktua egin genuen lehen momentutik. Asmo hori abiapuntutzat hartuz eta elkarteko arduradunen etengabeko laguntzari esker, web-orri berria antolatzeari ekin genion. Web-arkitektura eta Ostadar SKT-ren barnean dauden talde bakoitzetatik eratorritako informazio guztia antolatu ondoren, web-orri berriak izan beharreko atalak finkatu genituen. Edukiak oinarri izanik, programazio lanak kudeatu ondoren, itxura egokia lortzeko lanekin hasi ginen burubelarri, diseinu arloan murgilduz.

Paraleloki, sare sozialen estrategia landu genuen. Hori finkatu ahal izateko, Ostadar SKT-ko arduradun zein sare sozial ezberdinen arduradunekin formazio saioak egin genituen. Hasiera batean, TaPuntuk prestaturiko azterketa txosten batetik eratorritako ondorioak oinarri izanik, akatsak, indarguneak, ahuleziak eta aukerak identifikatu genituen, estrategia nagusi bat lortuz. Estrategia hori martxan jartzeko, sare sozial ezberdinen arduradunak izendatu ziren. Arduradun ezberdinek kudeaketa egoki bat eramateko jakin beharreko ezagutzak barneratu eta jarraibide batzuk finkatu genituen, ondoren. Formazio saio batetik bestera, gutxienez aste beteko epea errespetatu genuen, aurreko formazio saioan ikasitakoa praktikan jarri eta zalantzak sortzeko tartea izateko. Behin formazio saioak aurrera eraman ondoren, bertan irakatsitako guztia jarraibide gida batean laburbildu genuen, arduradun ezberdinek edozein momentutan estrategia eta jarraibideak koltsultatu ahal izateko.

Laburbilduz esan daiteke, proiektu honetan gure negozio lerro guztiak uztartzeko aukera izan genuela eta denen arteko integrazioa lortzeko helburu garbia genuela beti, arduradunen hasierako xedea betez.

Hoberena opa diogu Ostadar SKT-ri eta baita etorkizunean garaipen asko lortzea ere!

Ostadar SKT-ren web-orriaren irudia

Ostadar SKT-ren web-orriaren irudia

Ostadar SKT-ren web-orriaren irudia

Ostadar SKT-ren web-orriaren irudia

Zer landu dugu?
Norentzako

Ostadar SKT