Olatukoop: eskuorri berriaren diseinua

Olatukoop ekonomian eta ekintzailetasun ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben sarea da. Gure kooperatiba ere Olatukoop sareko kide da 2016. urtetik, momentu hartan azaldu genuen moduan.

Abian duela urte gutxi jarri zen arren, etengabeko hazkuntza izaten ari da eta geroz eta gehiago gara bertako kideak. Hori dela eta, azken urtean berregituraketa bat eman da barne mailan, eta kanpora begira egingo den komunikazioa indartu da.

Beste hainbat lanketen artean, eskuorri berri bat ere sortzea erabaki zen. Komunikazio lantaldeko kide gisa, TaPuntuko kideak arduratu gara eskuorri berriaren diseinuaz.

Olatukoop eskuorria Olatukoop eskuorria Olatukoop eskuorria

Zer landu dugu?
Norentzako

Olatukoop