Nagore eta Unairen ezkontza gonbidapena

Nagore eta Unaik argi zuten beraien egun handirako, ezkontza gonbidapen berezi bat nahi zutela. Hori dela eta, gure lantaldearekin harremanetan jarri eta lehen bilera hitzartu genuen beraien hasierako ideiak jaso eta ezkontzaren inguruko ezaugarri guztiak ezagutu ahal izateko.

Gonbidapenaren inguruan aholkularitza behar zutela argi adierazi baziguten ere, beraien ezkontza itsasoarekin erlazionatu nahi zutela aipatu ziguten zeharka. Datu horri esker, ezkontza gonbidapena bereizgarri egingo zuen ezaugarriarekin eman genuen ondorengo lantaldeko barne bileran.

Lehen pauso gisa, bikotearen zigilua diseinatzen hasi ginen. Bikotearen izenak idazteaz gain, data esanguratsua txertatzea ideia ona zela pentsatu eta itsasoarekin erlazio zuzena zuten ikonoekin diseinua borobiltzea erabaki genuen. Zigilu honi esker, bikoteak argi ikusi zuen, ezkontzako beste euskarri batzuk bere erara egokitzeko aukera eskura zutela.

Behin zigilua burutu ondoren, ezkontza gonbidapena diseinatzen hasi ginen. Azala eta kontrazala zehazteko arazo handiegirik izan ez bagenuen ere, ezkontza gonbidapenaren barrukaldea erabakitzeko orduan zalantza gehiago izan genituen.

Azkenean ezkontzaren ordu eta leku esanguratsuenak irudikatzea ondo etorriko litzatekeela pentsatu genuen eta ezaugarri horiek batera jasotzeko, Donostiako mapa bat txertatzea erabaki genuen.

Lana borobiltzeko, gonbidapena kristalezko botila baten barruan jasoko dute gonbidatuek, hainbat itsas elementurekin batera.

Emaitza ikusita, poz pozik gaude egindako lanarekin eta bikotearen aurpegi eta poztasuna  ikusita, are eta gehiago.

TaPuntuko lantalde guztiaren izenean, Zorionak bikote eta ederki ospatu zuen egun handia familia eta lagun handien artean!

ezkontza gonbidapena

ezkontza gonbidapena

ezkontza gonbidapena

Zer landu dugu?
Norentzako

Nagore & Unai