Marketin digitala ikastaroa Urola Kostan

Gaur egun, marketin digitaleko ezagutzak barneratzea ezinbestekoa bilakatu da bai proiektu bat martxan ipintzeko edota pertsona baten laneratzea handitzeko ere.

Errealitate horren aurrean, Urola Kosta Udal Elkarteak, lan merkatuak egun eskatzen dituen gaitasun horiek lantzea garrantzitsua dela ondorioztatu zuen eta, horren ondorioz, TaPuntuko lantaldearekin batera diseinaturiko hiru hilabetetako formazio presentzial bat aurrera eramatea erabaki zuen.

Formazioaren bitartez, marketin digitalaren kontzeptu eta tresnak azaldu eta ikasleak gai horretan trebatzeaz gain, 30 urtetik gorakoei zuzenduriko programa bat eskaintzea interesgarria zela pentsatu zuen udal elkarteak. Izan ere, adin tarte horri zuzenduriko programa gutxi zeudela konturatu baiziren, nahiz eta beharra egon.

Formazioa urtarrilean hasi eta apirilaren bigarren astean bukatu zen, zortzi modulu ezberdinetan banatuta:

  1. E-marketin: hastapenak, eboluzioa eta tresnak (20 ordu)
  2. Komunikazioaren garrantzia eta nortasun marka (20 ordu)
  3. Marketin digitaleko oinarrizko tresnak: web-orria eta bloga (25 ordu)
  4. Web-orrien eta sareen posizionamendua: SEO eta SEM (25 ordu)
  5. Sare sozialen estrategia (25 ordu)
  6. Integrazioa: offline eta online estrategien koherentzia (15 ordu)
  7. E-marketin ekintzak: e-mail marketin, zozketak, online publizitatea… (15 ordu)
  8. Legea online komunikazioan: lege-oharrak, cookieak, pribatutasun politika… (5 ordu)

Goran zehazturiko ordu kopuruez gain, alderdi praktiko bat garatu behar izan zuten ikasleek. Zehazki, 96 orduz, aukeraturiko proiektu baten marketin digitaleko plana diseinatu eta landu behar izan baizuten. Txostena garatzeaz gain, azken egunean, Urola Kosta Udal Elkarteko arduradun eta TaPuntuko lantalde guztiaren aurrean, proiektuak aurkeztu behar izan zituzten, kalitatezko lanak defendatzera iritsiz!

Irudiek hitzek baino indar handiagoa dutenez, hilabete hauetan landutakoa jaso dugu, parte hartzaileen hitzetan. Horretarako, marketin digitalaren inguruko galderak egin genizkien programaren hasieran eta amaieran:

Zalantzarik gabe, proiektu kuttuna izan da TaPunturentzat, non ikasleen aurrerapausoak gertutik jarraitu ahal izan ditugun eta beraien garapen pertsonala ikusteko aukera eman digun.

Zorterik onena opa dizuegu guzti guztiei eta mila esker Urola Kosta Udal Elkarteari horrelako proiektuak aurrera eraman eta bertan parte hartzeko gonbita luzatzeagatik!

Marketin Digitala ikastaroa Urola Kostan

Marketin Digitala ikastaroa Urola Kostan

Marketin Digitala ikastaroa Urola Kostan

Zer landu dugu?
Norentzako

Urola Kosta Udal Elkartea