Kultura Digitala astean “Lan bilaketa digitala” tailerra

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailak Kultura Digitala astea antolatzea erabaki du Gipuzkoako herri ezberdinetan barrena aurten, lehen aldiz. Egitasmo honek ondoko helburu garbia du: “Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzea eta, aldi berean, haien sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzea”.

Hori dela eta, astero Gipuzkoako herri ezberdinetan gaitasun digital hauek ezagutu, praktikan jarri eta lantzeko ekintza eta tailer ezberdinak antolatu dituzte Gazteria sailetik.

Tailerren horien artean, lan bilaketa digital eraginkor bat burutu ahal izateko Internetek eskura jartzen dizkigun aukera eta tresnak ezagutu ahal izateko “Lan bilaketa digitala” tailerra eskaini dugu, Gazteria Sailak TaPuntu-ko lantaldean jarritako konfidantzari esker.

Gazteria Sailarekin beharren analisi eta kudeaketa burutu ondoren, hementxe uzten dizuegu Lan Bilaketa Digitala tailerraren inguruko informazio guztia:

IZENBURUA: Lan bilaketa digitala, zer ote? #kulturadigitala
NORI ZUZENDUA: 18-30 urte bitarteko gazteak.
NON:

  • Martxoak 7: Tolosa
  • Martxoak 14: Ordizia
  • Martxoak 21: Eibar
  • Apirilak 18: Errenteria
  • Apirilak 25: Arrasate

ORDUTEGIA: 19:00-20:30

Oso interesgarria izan da kultura digitalaren astean parte hartzea! Mila esker gure tailerrera gerturatu zaretenoi!

Zer landu dugu?
Norentzako

GFAko Gazteria Saila