Ixabel ileapaindegiaren sare sozialen estrategia

Ixabel ileapaindegia, Lasarte-Oria herrian kokaturiko ileapaindegi bat dugu. Ixabel Uzkudun eta bere lantaldeak aspalditik zuten sare sozialetara salto egiteko nahia baina ez zuten oso argi zein zen jarraitu beharreko prozesua. TaPunturekin bildu eta lehenengo bilera horretatik eratorritako informazioari esker, sare sozialen estrategia lantzeari ekin genion. Horretarako, lehenik eta behin helburuak finkatu genituen. Hau da, negozioaren informazioa lortu eta ileapaindegiko arduradunei hainbat galdera egin ondoren, negozioaren xehetasunak eta lantaldearen ezaugarriak zeintzuk ziren jakinda, sare sozialak zertarako sortu eta erabiliko zituzten galderari erantzun genion. Helburu garbi hori buruan izanda, beraien bezeroen inguruko azterketa egin eta haiengan pentsatuz, sare sozialen estrategia lantzen hasi ginen. Nori zuzendu behar eta zein bide erabiliz erabaki genuen orduan.

Sare sozial ezberdinen ezaugarriak ileapaindegiko arduradunekin aztertu ondoren, ixabel ileapaindegiaren Facebook orrialdea sortu eta antolatu genuen. Ileapaindegiaren bezero potentzialekin nola komunikatu eta zein teknika erabili ahal zituzten erakutsi genien. Prestaturiko eskuorrian oinarrituz, formazio saioak prestatu eta aurrera eraman genituen. Bertan ezagutza maila ezberdineko lantaldea trebatu eta beraiei sorturiko zalantzak argitu genituen. Behin formazio saioak amaiturik, ikasitakoa praktikan jartzeko garaian sortu zitzaizkien zalantzak argitu eta momentu oro aholkularitza eskaini genien.

Bukatzeko, negozioaren irudia profesionalagoa bilakatuko zuen e-posta eta My business kontu berria sortu genuen.

ixa4

ixa3

ixa2

Zer landu dugu?
Norentzako

Ixabel Ileapaindegia