Iturola Elkarlan Sorgunearen webgunea

TaPuntu jaio zenetik, Hernanin izan du bere lantokia. Espazioa hutsik egotetik, eraldaketa soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea izatera pasa da gutxinaka eta, nola ez, guk ere parte hartu dugu horretan.

Alde batetik, komunikazio lantaldeko kide garen pertsonen artean espazioaren izena pentsatu (naming saio batzuen bidez) eta logotipoaren eta marka irudiaren diseinua egin genuen. Beterri-Buruntza eskualdean indar handia izan du industriak historian zehar eta honi keinu bat egin nahi izan genion. -OLA atzizkiarekin horixe adierazi nahi da, ideia berrien iturria, ideia berrien fabrika gisa balioko duela tokiak.

Iturola Hernaniko elkarlan sorgunearen logotipoa

Bestetik, TaPuntu webgunearen garapenaz arduratu da. Oraindik forma hartzen eta hazten ari den proiektua izanik, denborak aurrera egin ahala webgunea bera ere behar berrietara moldatuko dugu, atal dinamikoagoak gehituz. Gaur gaurkoz, proiektua bera ezagutzeko eta bertan lanean gabiltzan enpresa eta pertsonak ezagutzeko bidea da.

Iturola Elkarlan Sorgunearen webgunea

Zer landu dugu?
Norentzako

Iturola Elkarlan Sorgunea