“Herria Bizi” proiektuaren eskuorriaren diseinua

Lasarte Oriako Udalak, Gipuzkoako DYArekin batera, etxetik ateratzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduriko “Herria Bizi” programa martxan jarri berri du.

Programari esker, etxetik ateratzeko zailtasunak dituzten pertsonei lagundu nahi zaie, hauen inklusio soziala erraztuz (herriko jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea posible eginez).

Printzipioz, udalak asteazkenero goizeko 10:00etatik 13:00etara eskuragarri ipiniko duen zerbitzua dugu. Horrez gain, kasuan kasu, erabiltzaileek TSST edo Manttagorri autobus geltokietara gerturatzeko aukera aurreikusten du programak ere. Interesa duen orok, aurrez DYAn eskaera egin beharko du, 943 46 46 22 telefonoaren bitartez.

Martxan jarri berri den programa izanik, Lasarte Oriako Udalak herritarrek honen berri izatea nahi zuen. Hori dela eta, udaleko zerbitzu sozialetatik gure lantaldearekin harremanetan jarri ziren eskuorri informatibo baten diseinu eta garapena burutu genezan.

Programaren ezaugarriak eta hartzaileak kontutan hartuz, hainbat alor hartu genituen kontutan: letraren tamaina ohi baino handiagoa ipini genuen, poltsikoan eramateko moduko formatu aproposena erabaki genuen…

Proiektu aberasgarria eta polita benetan!

Hementxe emaitza ikusgai:

Herria Bizi

Bizi

Bizi

Zer landu dugu?
Norentzako

Lasarte Oriako Udala